Ipar Euskal Herrian sortutako 60 kultur nobedade, Durangoko Azokan
2025-11-27 08:23 Kulturea43 liburu, 14 disko eta bestelako hiru produkzino.
Aurten hemeretzi urte beteko ditu Gerediaga Alkartearen eta Euskal Kultur Erakundearen arteko lankidetzeak.
EKEk plantan emon jarraipen programeari esker, Ipar Euskal Herriko egituren presentzia jorratzen eta iraunkortzen dau urtez urte eta bide batez, Ipar Euskal Herriko euskal kultureari oihartzun gehiago emoten jako Hego Euskal Herrian.
Beraz, 2025ean, 17 egitura edota artista/talde lagunduko ditu azokan parte-hartzen:
- Argitaletxeak: Gatuzain, Herrima, Ikas, Maiatz, Zortziko, Euskalzaleen Biltzarra eta Elkar.
- Diskoetxe edo musika alkarteak: Maider, Usopop diskak, Xutik, Maita Kultura, Elkor, Saroia eta Herri Urrats Alkartea.
- Bestelakoak: Seaska, Ekialdeko Estudioa eta Giltzaera.
Bestalde, Euskal Kultur Erakundeak, Iparraldeko disko eta liburu nobedadeak haren webgunean batu ditu.
Holan, 2025ean euskerazko 60 nobedade plazaratu dira:
- 43 liburu
- 14 disko
- 3 bestelako produkzino (literatura aldizkari, egutegi, bideo joko...)
Azokearen lau egunetan, Ipar Euskal Herriko 15 artisten edo egituren lanak (liburu, disko edo jantzak) aurkeztuak izango dira hainbat guneetan, horreen artean Ibawa Kolektiboaren Gaua jantza ikuskizuna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
