Don Inorrez eta Oier Gillanek edegiko dabe Ahotseneako kontzertu zikloa

Bizkaie! 2025-11-27 12:42   Musikea

Kontzertuak Plateruena Antzokian izango dira. 

Zuzeneko musikeaz disfrutetako aukera parebakoa eskainiko dau Durangoko Azokeak. Halanda ze, abenduaren 5etik 8ra, Plateruena Antzokiak kontzertu ugari hartuko ditu, besteak beste, ondoko bakarlari eta taldeak izango dira: Lukiek, Sara Zozaya, GAR (Gaztea Maketa Lehiaketako irabazlea), Bele eta Esanezin.

Kontzertuek ordu erdiko iraupena izango dabe eta doban dira.

Programazinoa 

- Abenduak 5, barikua:

  • 11:00: Don Inorrez eta Oier Gillan.
  • 15:40: Arima Soul.
  • 16:50: Mugarri.
  • 18:00: Mihise.
  • 19:10: Mugan.
  • 20:20: Heitxi.
  • 21:30: Eskafandra.
  • 23:30: Lukiek eta EZEZEZ.

- Abenduak 6, zapatua:

  • 11:00: Kak!.
  • 12:10: Bisai.
  • 13:20: Jonkass.
  • 14:30: Nhil.
  • 15:40: Ixabe.
  • 16:50: Zinez.
  • 18:00: Aria.
  • 19:10: Ødei.
  • 20:20: Herenegun.
  • 21:30: Burutik.
  • 23:30: Mirua eta Naxker.

- Abenduak 7, domeka:

  • 11:00: Harribitxi.
  • 12:10: Isuo.
  • 13:20: Ilargi.
  • 14:30: Sara Zozaya.
  • 15:40: GAR.
  • 15:50: Karma.
  • 18:00: Silitia.
  • 19:10: Harria.
  • 20:20: Ginka Biloba.
  • 21:30: Gailu.

- Abenduak 8, astelehena: 

  • 11:00: Hartzak Zeruan.
  • 12:10: Haize Arrosa.
  • 13:20: Bele.
  • 14:30: Ekiza.
  • 15:40: Garraio.
  • 16:50: Esanezin.
  • 18:00: Kiimak.
  • 19:10: Ane Han.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu