Gabonetako argiak biztu ditue Bilbon
2025-11-27 10:10 Pil-pileanCasilda Iturrizar parkeko pergolan izan zan ekitaldia.
Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, atzo, zemendiak 26, sakatu eban botoi gorria Gabonetan uriko auzo guztiak argiztatzeko. Casilda Iturrizar parkeko pergolan izan zan, 70 metro luze dan soinu eta argi-tunelaren ondoan.
Momentu berean argiztatu ziran uriko leku enblematikoenak: Casilda Iturrizar Parkeko tunela; Moyua Plazako zugatz handia; Arriaga plazako, Indautxu plazako eta Basurtuko Osasun Langileen plazako zugatzak; Arenaleko baso sorgindua; udaletxeko eraikin nagusia; Emakumeen zemendiaren 25eko plazako Olentzero eta Mari Domingiren figurak; Alde Zaharreko argiak; Kale Nagusiko argi urdinak; eta, auzo guztietan banatutako 1.500.000 led argi baino gehiago.
Gabonei hasierea emoteko ekitaldiaren aurretik musika-ikuskizuna emon eban Bilbotxeros Band taldeak, izan be, zazpi gabon-kanta eskaini zituen. Horreezaz gan, Iralabarriko San Antonio abesbatzako eta Kodaly Bilbao Musika Eskolako umeek abesti bat interpretau eben Bilbotxeros Bandeagaz batera.
Argiak biztu ondoren, Casilda Iturrizarreko argi-tunelean ondoko gabon-kanta honeek entzun ziran: Hator hator; Navidad, navidad (Luis Miguel); White Christmas (Michael Bublé) eta Alaken.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
