Spamaren gerrea
2006-05-30 02:00Nori ez jako damutu ordenadorea biztutea, posta elektronikoa zabaltzea eta hainbat zabor-mezu ikusita?
Nori ez jako damutu ordenadorea biztutea, posta elektronikoa zabaltzea eta hainbat zabor-mezu ikusita? Internauten ameseta txarretan spam madarikatuak mendian behera jatorkuz eta bertan itoten gara. Gainera, eta hau ia lege ziurra da, egun batean holakoren bat lehenengoz heltzen jatzunean, akabo, hortik aurrera gure helbide elektronikoa ezaguna da eta spama bialtzen daben enpresen datu fitxategian egongo da. Ondorioz, batetik eta bestetik etorriko jakuz eguneroko ‘bisitak’.
Zer egin geinke horren kontra? Betikoa, helbide ezezagunetan ez sartu, holako mezuak borrau, firewall-a instalau eta antzekoak. Baina ondo baino hobeto dakigunez, alperriko lanak izaten dira sarritan.
Batzuren ustez, defensarik onena erasoa da. Lelo horri jarraituz, israeldar seguridade enpresa batek (Blue Security izenekoa) aurrera egin dau. Zabor korreoa jasoten dabela egunero euren ordenagailuetan? Ba hor doa bueltea. Lehenengo, ‘Blue Frog’ izeneko proiektua garatu eben: honetan, 520.000 partaideren laguntzinoagaz, jasotako korreoa bialtzaileari joaten jakon bueltan, helbide hori korreo zerrendetatik kentzeko eskatuz. Baina emoitzak ikusita, hau da, barriro spamak heltzen zirala, erasoa aukeratu zan urtenbide legez. Blue Security-koak spam mezuak bialtzen hasi ziran. Nori? Spama lehenengo bialdu ebenei. Gerrea hasi zan. Zuk spama bialdu, nik erantzun eta bueltan doatzu.
Baina gerra guztietan lez, batzuk garaile eta beste batzuk galtzaile. Spama bialtzen eben enpresak ez ziran kikildu erasoagaz eta beste ‘bide’ batzutatik jo eben: Blue Security-ko bezeroek mehatxu-mezuak jasoten hasi ziran, seguridadeko enpresea ixteko ‘gonbidapenak’. Geroxeago, Blue Security-ko ordenadoreek DDoS erasoa jaso eben eta sistema informatikoak arazoak euki ebazan. Eraso horregaz batera, spammerrek honako mezua bialdu eben: spamaren kontrako ekintzak alde batera itxi ezean, bezeroak birusez betetako mezuak jasoten hasiko dira. Vito Corleoneren estiloan. Mehatxua ikusita, Blue Security-koak atoan erretirau ziran zibergerratik (akaso, galtzeko aukerea eukela ikusita).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!