Bidaiak doban

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-30 02:00

Biajea aukeratzerakoan, puntu bi hartu behar doguz kontuan: dirua eta ezagutu gura dogun lekua. http://couchsurfing.com eta http://hospitalityclub.org webguneek puntu horreek biak lotu dabez. Ia 200 herrialdetako 250.000 gaztek webgune horreei esker egin dabez biajeak, doban.

Udan, bidaiak egiteko aukera zabala izaten dogu. Oporraldia dala eta, eguraldiaren laguntzinoagaz, gure aisialdian hara eta hona ibilten gara, gero eta gehiago ganera. Gure gurasoak baino askoz gehiago mobiduten gara eta zer esanik ez gure aitite-amumakaz egiten badogu konparazinoa. Gauzak aldatu egin dira, inork ez gaitu eroaten baina astia daukagunean gure betiko etxea, herria, gure betiko bizitza atzean ixtea gustetan jaku eta arpegi barriak, bide barriak eta hizkuntza barriak gustetan jakuz. Mundua inoiz baino txikiago bihurtu jaku eta punta batetik bestera joateko bideak gure esku dagoz.

Nire ustez, biajeak hiru parte daukaz eta hasieratik gozau geinke: preparazinoa, biajea bera eta biajearen ostekoa. Eta biajeetara doan jentemodua talde bitan banatu daiteke: turistak eta bidaiariak. Beharbada, bien arteko desbardintasuna zera izango litzateke: turistea arrapaladan, katalogoetan erakusten deuskuezanetara baino ez dana joaten; bidaiariak, barriz, hartu-emon zuzenagoak daukaz bertako jenteagaz.

Preparazinoari jagokonez, aspalditik eta teknologiari esker gauzak aldatu egin dira. Egun, edozein lekutako informazinoa batu geinke Interneti esker. Baina datu horreez gan, ez litzateke bertako jentea izango bidaia-gidaririk onena?

Askotan, ganera, beste arazotxu bat be izaten da: dirua. Urrun zein hur, asko zein gitxi, dirua beti euki behar da boltsiloan.

Orduan, puntu garrantzitsu bi daukagauz: dirua eta ezagutu gura dogun lekua. http://couchsurfing.com eta http://hospitalityclub.org webguneek puntu horreek biak lotu dabez. Ia 200 herrialdetako 250.000 gaztek webgune horreei esker egin dabez biajeak. HospitalityClub 2000n sortu zan, ikasle alemaniar baten eskutik eta 170.000 lagunek erabili dabe honezkero. CouchSurfing 2004an hasi zan martxan, Estadu Batuetako New Hampshire estaduan. Baina bien erabilerea antzekoa da: norberaren deskribapena emon behar dogu, gure gustuko gauzak eta ez horren gustukoak be, argazkia bialdu eta e-posta helbidea be bai. Nora joan gura dogun zehaztuko dogu eta ostean, itxaron, nonoren konbidapena jaso arte. Guk, geure aldetik, gauza bera egingo dogu, geure etxea edegita egongo da bidaiariak hartzeko prest. Konbidetan gaituenagaz e-postaz egingo dogu berba. Bertara joaten garanean, bertako nonor ezagutuko dogu eta gure gidaria izango da. Holan bai izango dogula bertako izaerea eta leku ostenduenetara be joateko aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu