Sagarrak jaubea dauka
2006-05-15 02:00Orain dala hile batzuk, epaiketa baten barri emon neban hemen: alde batetik, Apple enpresea; beste aldetik, Apple Corps musiketxea (Beatles teldekideek sortutakoa). Arazoa ondokoa zan: 1991an euren artean akordio bat izenpetu eben baina istorioa apur lehentxoago hasi zan.
Orain dala hile batzuk, epaiketa baten barri emon neban hemen: alde batetik, Apple enpresea; beste aldetik, Apple Corps musiketxea (Beatles teldekideek sortutakoa). Arazoa ondokoa zan: 1991an euren artean akordio bat izenpetu eben baina istorioa apur lehentxoago hasi zan.
1968an Beatles taldekoek Apple Corps diskoetxea sortu eben euren musikea gestionetako. Apple Computer 1976an sortu zan, Kalifornian. Izena dala eta, eztabaida ugari izan ondoren, auzitara be joan ziran eta azkenean, 1991ean Apple Computer enpreseak 26,5 miloe dolar pagau eutsozan britaniar konpaniari lortutako akordioaren truke: britainiarrek musikearen munduan erabiliko eben izena eta amerikarrek ordenadoreakaz eta ezin izango eben musikarik sortu (baina bai erreproduzidu). Apple (Sagarra) bitan banandu zan edo, behintzat, enpresa biek izen bera erabilteko eskubidea euken baina euren merkadua bananduta egoan.
2002an, Apple Computer-ek bere iPod-a eta iTunes musika dendea (2003an) plazaratu zituan eta ordutik hona sekulako etekinak atara ditue. Itunes dendeak hiru miloe abesti ‘saltzen’ ditu egunero Estadu Batuetan (sortu zanetik 1.000 miloe abesti) eta Interneten bidez deskargetan dan musikea kontuan hartuta, merkaduaren % 72 dauka bere esku. Eta iPod-a hartzen badogu, badakigu munduan gehien saldu dan tramankulua dana. Azken hiru hilebeteotan, berbararako, 14 miloe ale saldu dira.
Eta barriro saltsea. Apple diskoetxea hasarratu egin da eta auzitara eroan dau Apple Computer. Ordenadoreen enpresea musikearen negozioan sartu dala eta atal hori eureri jagokela dino Beatlesek sortutako enpreseak. Baina auzitara joan ostean, epaile britainiar batek ordenadore enpresari emon deutso arrazoia.
Edward Mann epaileak diskoetxearen salaketea atzera bota dau, ez dala akordiorik apurtu esanez, izan be, ‘Apple Computer-ekoek datuak transmitidu baino ez dabez egiten’. Momentuz, diskoetxekoek epaiketearen kostuak pagau beharko dabez (4,5 miloe euro) baina helegitea aurkezteko aukerea daukie eta bide horretatik joango dira orain.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!