Agur Windows XP sistemeari?
2008-05-20 18:19Windows sistema operatiboa mundu guztiko ordenagailuetara zabaldu da eta ezelako duda barik, gehien (eta askogaitik) erabiliena da. Baina urteak joan, urteak etorri gauzak aldatzen doaz.
Sekulakoak eta bi egingo deuskuzalakoan, ordenagailua dendan erosi eta poz-pozik joaten gara etxera baina berak bakarrik ezin dau ezer egin, ‘txatarrea’ baino ez da. Benetako bihotza sistema operatiboa da eta han edo hemen begiratzen badogu, Windows ikusiko dogu, hori bai bere bersino desbardinetan. 1985etik hau izan da Microsoft enpresaren benetako urrezko altxorra; Windows sistema operatiboa mundu guztiko ordenagailuetara zabaldu da eta ezelako duda barik, gehien (eta askogaitik) erabiliena da. Baina urteak joan, urteak etorri gauzak aldatzen doaz.
Guru edo aditu batzuen esanetan, Windows edo antzerako ohiko sistema operatiboak azkenetan dagoz. Akaso, lar esatea izango da baina badagoz horren alde dagozan seinaleak be: alde batetik, soft librearen gero eta gehiagoko arrakastea eta, bestetik, Google erraldoiaren eskaintzea Sarean. Testu prozezatzailerik edo behar izan ezkero, ahaztu daigun Office-ko Word ohiko produktua, Sarean sartu (euren gunera jakina) eta hor izango dogu behar dogun guztia. Klaku orriakaz edo ta Power Point moduko aurkezpenak diseinetako paketeagaz be bardin pasetan da.
Horrezaz gan, ohikoa da urte batzuk pasau ondoren, bersino barriak agertzea merkatuan. Batzuetan kontuan hartzeko modukoak izaten dira barrikuntzak baina beste batzuetan, barriz, barrikuntzak ez dira horrenbestekoak. Horixe pasau da XPren osteko Windows Vista azken bersino famatu honegaz; pasa dan urtean hasi zan bere salmentea baina danetariko eretxiak jaso ditu eta Internet-eko foro gehienei kasu egiten badeutsegu, erabiltzaileek ez dagoz bape pozik beragaz; konplikatua dala, karua, batzutan ezin dira erabili lehen erabilten ziran programak (segurtasun arauengaitik, Vista-k gauza batzuk ez ditu fidagrritzak emoten eta hortik aurrera ez dabil) edo segurtasunara begira, holako abisu eta lehio larregi zabaltzen jakuzala edozein momentutan. Kexa ugari, beraz.
Dana dala, Vista agertu zanetik ia 100 miloe lizentzia baino gehiago saldu dira baina kontrako eretxiak ez dira baretu. Erabiltzaile batzuk euren XP sistemeagaz jarraitu arren, zuhur egotea komenidu jake ze Microsoft-en esanetan XP sistemea aurtengo bagiletik aurrera ez da gehiago salduko eta datorren urteko apirilean amaituko da sistema operatibo honi emoten jakon zerbitzu teknikoa.
Hori da Microsoft-ekoek esan dabena baina erantzuna ez da bakarrik erabiltzaileen eskutik egon, industriaren aldetik be erabagi honen kontra dagozala esan leiteke: Dell eta Lenovo enpresek zera esan dabe, bagila pasau ta gero be euren ordenagailuetan Windows XP sistema operatiboa egongo dala. Ikusiko dogu zelan amaitzen dan hau guztia.
Beste gauzatxu bat, ez eizue pentsau Windows Vista euki ezkero dana hor amaituko danik. Ezta urrundik be, hor dabilz Microsoft-ekoak hurrengo bersinoa preparetan eta momentuz ez dakigu gauza handirik horri buruz, ezta izena be. Oraingoz Windows 7 izena aitatzen dabe eta noizko egongo dan inork ez daki, batzuk datorren urterako prest egongo dala esan dabe baina ez da gauza segurua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!