Teknologia, umeen jokoa
2008-04-23 14:17Nik neuk behintzat, sarritan, SMS bat bialtzeko arazoak izaten dodaz. Askotan, nire telefonotxoaren tekladuan letraren bat falta dala esaten dot eta gaztetxo edo nerabeen eskuak idazten ikusikeran, ikaratuta geratzen naz euren trebetasunaz eta arintasunaz.
Nik neuk behintzat, sarritan, SMS bat bialtzeko arazoak izaten dodaz. Askotan, nire telefonotxoaren tekladuan letraren bat falta dala esaten dot eta gaztetxo edo nerabeen eskuak idazten ikusikeran, ikaratuta geratzen naz euren trebetasunaz eta arintasunaz.
Zer esanik ez gure ama edo aita holako tramankuluren baten aurrean jarten badoguz; eskuko telefonoa, PDA, ordenagailua, webguneak eta familia horretako beste 'bedar txar' batzuk izentau eta edadeko jentea dar-darka hasten da. Dana dala, egon badagoz salbuespenak, gauza guztietan legez, jakina.
Oraingo teknologien helburuetariko bat euren erabilerea ahalik eta errazena izatea da. Sasoi bateko programazinoek (pentsau lehenego ordenagailu erraldoietan) ez dabe zerikusirik gaurko sistema operatiboek eskaintzen deuskuezan erraztasunakaz.
Nork ez ditu gogoratzen DOS sistema operatiboan erabili beharreko komandoak, bai fitxategi bat sortuteko, datuak kopietako edota fitxategi bat ezabatzeko (akaso, irakurle gazteenek ez dabe jakingo zertaz berba egiten nabilen baina edade batekoek bai). Egun, hori guztia saguaren bitartez eta artxibo esploratzailea erabiliz egiten dogu, atzetik dagoana jakin barik.
Estadu Batuetako eskola txiki bateko arduradun Paula Penn-ek bildurra sentidu eban ekipo informatikoez arduratuko zala jakin ebanean. Ikaratuta, larri jarri zan, zer egin ondo jakin barik. Baina han egoan bere semea, John, hamaika urtetako mutil koskorra. Eta lanean hasi zan.
'Victory Baptist School' Arkansas estaduko Sherwood herriko eskola txiki bat da. Eskola aro teknologikoan sartukeran, ordenagailu batzuk doban jaso zituen baina arazoak sortu ziran: ekipo batzuk zaharrak ziran, birusen kontrako babesik bakoak. Danetara, 60 ordenagailu bertako 200 ikasleentzat, gehi eskolako irakasleenak. Gure mutikoa buru-belarri sartu zan lan barrian: Aprobak egiteko dobaneko McAfee Secure Internet Gateway Appliance sistemearen bersinoa erosi eta instalau eban. Honegaz, gateway bat be jarri eban eskolako ordenagailu sarea birus eta spam erasoetatik babesteko. Antibirusa jarrikeran, arazoak izan zituan: zaharrenetan ezin zan holakorik jarri. Hori dala eta, Microsoft-eko 'Fresh Start' proeiktuagaz soft zaharra barriztau eban, doban (proiektuaren helburua eskoletako ordenagailuetan Windows 98 kendu eta Windows 2000 jartea da; horretarako, soft-a doban eskaintzen dabe). Beste arazo bat: Windows 2000 jarteko, gure mutilak interface txartel zaharrak, Ethernet-ekoak eta bideo eta inprimigailu driver-ak aldatu behar izan zituan.
John Penn eskolako ordenagailu sareko buru ('network manager') bihurtu zan baina umea izanik, berak zeozer egin baino lehenago (sistema operatiboak aldatu, McAffee instalau) eskolako zuzendaritzeari aurkeztu behar deutsoz proiektuak. Ikustekoak izango litzatekez zuzendaritzako kideen arpegiak umearen azalpen informatikoak ulertu ezinik.
Eskolako zuzendaritzearen aginduz, webgune batzuetara sartzeko murrizketak jarri behar izan zituan 'managerrak', berbarako, MySpace moduko sare sozialetan. Egia esan, gune hori ez da beharrezkoa eskola batean. Gero bakotxa etxean sar daitela gura dauen webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!