Glaukomak Spotifyko profileko musikea kendu dau

Bizkaie! 2025-11-14 08:17   Musikea

MusikariakPalestinarekin ekimenagaz bat egin dau.

Israelgo Estaduaren kiontrako boikotagaz eta MusikariakPalestinarekin ekimenagaz bat egiten dau Glaukoma taldeak. Hori dala eta, euren Spotifyko profileko musikea borrau edo kendu egingo dabe datozen egunetan.

Glaukoma musika taldearen ustez, boikot kanpaina honen oinarria indar metaketearen bidez, Israelgo Estadu kriminalaren jarduerea babesten daben erakundeakan ahalik eta presino eraginkorrena egitea, genozidio hau finantzietan ez deien segidu. Bakarka edo sakabanatuta ez gara ezer, baina inurriok aurre egin geinkio elefanteari batzen garenean.

Danoi jagoku honen aurrean arduraz jokatzea, bakotxari jagokon arloan eta ahal dauen neurrian. Horregaitik Glaukomak animau nahi ditu gure arloan dabizan (sortzaile zein entzule) boikot honegaz bat egin deien, Spotifyra igotako abestiak kenduz eta kontu personalak kenduz.

Taldeak euren musikea doban entzuteko aukerea emon dau hemen.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu