Pou anaiek bide barria edegi dabe Tiro Pedabejon
2025-11-14 09:22 KirolaIkusi hemen ibilbidearen laburpena.
Arabarrek bide barria edegi dabe Tiro Pedabejo (2.189 m.) mendian. Halanda ze, Bizio ezkutuak izena jarri deutse.
Ikerrek ondokoa adierazo dau: Pilar del Texu 7c+/250 m-ko lehenengo eskalada librea egin ondoren, zeozer barria egiteko gogo handia geunkan. Beraz, Ikerri Tiro Pedabejoko hormara bueltetako idea etorri jakon burura. Egia esan, oso mendi dotorea, bertikala eta polita da, Leongo Valdeon eta Kantabriako Liebana haranen artean dagoana. Egun luze bitan edegi genduan bidea.
Enekok, bestalde, eskaletan egoan bitartean izandako ustebakoa adierazo dau: orekea galdu eta 30 eta 40 arteko jausia izan neban parez pare. Subertez, azken momentuan, eskuineko eskuagaz eutsi neban harria.
Ibilbide gogor hori egin ondoren, tontorrean ospatu eben: oso pozik, izan be, oso gatxa eta susto ikaragarria gainditu genduan.
Holan, Pou anaiek beste bide bat edegi eben Europako Mendietan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
