Domintxainen jokatuko da bigarren saioa

Bizkaie! 2025-11-13 12:23   Bertsolaritzea

Zemendiaren 15ean, zapatuan, Herriko gelan.

Domintxaineko Herriko gelan izango da lehen faseko bigarren saioa, arratsaldeko 17:00etan. Saioa ibiliko diran bertsolariak ondoko honeek dira: 

  • Haira Aizpurua Ibargarai.
  • Haize Lekuona Blanco.
  • Joanes Etxebarria Martinez.
  • Josu Txoperena Iribarren.
  • Miren Artetxe Sarasola.
  • Xermin Camblong Mounein.

Gai-jartzaile beharretan Amaiur Lujanbio Agirre ibiliko da. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da bigarren fasera eta Muskildiko saioan kantauko dau. Gainontzekoak puntuaketearen arabera sailkatu dira.

Epaile lanetan, barriz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra izango dira. Bestalde, idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egingo ditu.

Eskuratu sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu