Ofimatikan nork egingo ete deutso aurre Microsoft Office-i?
2007-09-24 12:33Ezagunena, jakina, Microsoft-eko Office izeneko paketea da eta beronen bersino desbardinak. Hau da ‘erregea’ duda barik.
Baina monarkia guztietan legez, ‘printzeak’ eta ‘printzesak’ hazten doaz eta erregetzako postua gura izaten dabe. Nortzuk ete dira gure kasuan printze/printzesak?
Lanean, ikastetxean edo etxean, mikroordenagailuak dira nagusi. Badagoz bai beste ekipamendu batzuk, zerbitzaileak eta ordenagailu erraldoiak (enpresetan batez be) baina gaur eguneko erregea gure etxean dogun mikroa (edo PC-a, Personal Computer) da.
Honeetatik gehienek (% 95-eko merkatu kuotea gitxi gorabehera) Microsoft-en sistema operatiboa dabe, bersino bat edo bestea dala, zaharragoa edo barriagoa. Barruko programen artean Ofimatikako paketeak dagoz, dokumentuak idatzi, kalkulu orriak egin, datu baseak garatu eta produzidu edo ta aurkezpenak egiteko tresneriaz osotutako paketeak. Ezagunena, jakina, Microsoft-eko Office izeneko paketea da eta beronen bersino desbardinak. Hau da ‘erregea’ duda barik.
Baina monarkia guztietan legez, ‘printzeak’ eta ‘printzesak’ hazten doaz eta erregetzako postua gura izaten dabe. Nortzuk ete dira gure kasuan printze/printzesak?
Gitxienez hiru dira hazten doazenak: software librea, Google eta IBM. Hasi gaitezan banan banan.
- Soft librea: Open Office 2.3 bersino barria aurkeztu da (es.openoffice.org). Euren produktuen izenak Writer, Calc, Impres eta Draw (testu prozesatzailea, kalkulu orria, aurkezpenen egilea eta grafikoak/diagramak egiteko tresna). Windows, Linux eta OSX sistema operatiboetan erabilgarria da eta gainera dobanekoa.
- IBM: ‘Symphony’ izeneko paketea kaleratu dabe, honeek Internet-en bitartez deskargetako modukoak (dobanekoak). Testu prozesatzailea, kalkulu orria eta aurkezpenen egileaz osotuta dago symphony.lotus.com (ingelesez dago web gune hau). Honegaz batera, Lotus Notes (hau pagau beharrekoa) Microsoft-en Outlook korreoari aurre egiteko gai dana be badauka. Ofimatikako pakete hau Open Office soft librean oinarrituta dago.
- Google: honeek be Open Office-en oinarrituz, euren paketea garatu dabe. Azken hileotan asko mobidu dira bertako teknikariak. Berbarako, urte hasieran aurkeztu zituen on-line produktu bi, Docs eta Spreadsheets (dokumentuak garatzeko eta kalkulu orriak egiteko tresneria). Abantaila: fitxategiak Sarean dagoz eta munduko edezein lekutatik bertara sartu ahal izango gara eta are gehiago, persona talde batek (50 gehienez) batera lan egiteko be kapaz izango gara holako dokumentu bakotxagaz. Eta oraintsu aurkeztu dabe beste produktu interesgarri bat: Presentations, aurkezpenak egiteko erabilgarria (docs.google.com). Jakina, honeek be dobanekoak dira.
Kontuak kontu, lau dira antzerki honetan partaideak eta horreetatik hiru dobanekoak dira (Microsoft-ena izan ezik, besteak). Orduan, zein izango ete da etorkizuna? Ez gara igarleak, ezta urrundik be, baina ni Microsoft-ekoa banintz nahiko arduratuta egongo nintzateke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!