'Hizkuntza hiperbolikoak ez dau EHUren finantzaketea hobetuko'

Bizkaie! 2025-11-04 09:42   Pil-pilean

Halanda be, EHUko gobernu-taldeagaz akordioak sinatzeko gogoz dagozala adierazo dau Perez Iglesiasek.

Juan Ignacio Perez Iglesias (Argazkia: EHU). | Ikusi handiago | Argazki originala

EHUko errektore Joxe Ramon Bengoetxeak aurreko astean Eusko Jaurlaritzeak 2026rako aurrekontuen proiektuan EHUrako jarriko dauen aurrekontua salatu eban: Jaurlaritzeak iragarri arren EHUren finanziazinoa % 6,3 igon dala, ez da igoera erreala. Urtea galera barik ixteko, Jaurlaritzeak igaz defizita estaltzeko egin eban ekarpenaren azpitik geratzen da kopuru hori.

Halanda ze, Eusko Jaurlaritzeak 337,4 miloe euroko aurrekontua iragarri eban. Erredaktoreak adierazo dauanez: aurrekontu horreek EHU paralisira daroe, argi eta garbi. Ez dira, inondik inora, Euskal Herriko Unibersidadeak dituan egiturazko preminei erantzuteko nahikoa, arabere gitxiago bikaintasuna bermatzeko

Horren harrira, Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntzako sailburuak, Aieruak izeneko blogean ondokoa adierazo dau: dialektika hiperbolikoek ez dabe unibersidadearen finantzatekea hobetuko. Ez da sinisgarria esatea gobernuak ikasle bakotxeko 10.000 euro emoteak geldialdia edo kolapsoa ekarriko deutsola unibersidadeari. Holan izango baleitx Europako ehundaka unibersidade egongo litzatekez amiltegiaren hertzean. EHU munduko 400 unibersidade onen artean dago eta, gainera, Stanford unibersidadeko ikertzaile aitatuenen zerrendean EHUko ikertzaileek gora egin dabe: igaz, 168 ziran, aurton 189

Beraz, Perez Iglesiasek ondoko galderak egin ditu: zeri jagoke, bada, errektoretzearen jarduna? Proiektu akademikorik ez dagoala ezkutatu gura al da? Edo erantzukizuna gauzatzeko eta aurrekontu-erabagi gatxak hartzeko ezintasuna eskutatzea? Erantzukizuna erabilteko, aukeratu eta lehenetsi egin behar da. Aukeratzea uko egitea da. Lehentasuna emoten deutsonak jarduera batzuk beste batzuen mesedetan atzeratzen ditu. Gatxa da, baina saihestuezina, baliabideak, definizinoz, mugatuak diralako. Espero dot kontua ez izatea unibersidade publikoa ariete politiko bezela erabili gura izatea.

Kontuak kontu, EHUko gobernu-taldeagaz akordioak lortzeko gogoz dagozala adierazo dau: baina dialektika hiperbolikoak ez dau lagunduko akordioak sinatzen, ezta EHUren benetako beharrak asetzen eta unibesidade-komunidadeari bialdutako apokalipsi-mezuek be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu