Oier Plazaren 'Popel' filmaren aurrestreinaldia Bilbon
2025-11-04 11:24 ZinemeaZemendiaren 4an, BBK Salan, 19:00retan hasiko da proiekzinoa.
    			
		
BBK Banku Fundazinoak, sortu zanetik proiektuan parte hartu dauenak, aurrestreinaldi baterako deialdia egin dau. Bertan, Imanol Pradales lehendakariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Xabier Sagredo BBK-ko presidenteak eta beste agintari batzuek filmeko lantaldea hartuko dabe (Oier Plaza filmaren zuzendaria, Unai Egia irakaslea eta Anjel Lekuona gudari deserriratuaren senitartekoak).
Benetako ekintzak eta animazinoa nahastauta, dokumental hau 1937ko Gernikatik 2025eko Pragara joango da František Suchque eta bere semearen historia aparta ezagutzeko, izan be, nazismoaren 2.000 biktima baino gehiagoren errautsak ezkutau zituen.
Zinema-aretoetara heldu aurretik, Bilboko BBK Salak Popel (txekieraz errautsa esan nahi dauen berbea) filmaren aurrestreinaldi berezia egingo dau. Oier Plaza bizkaitarraren dokumental honek, sortu zanetik, BBK Banku Fundazinoaren laguntzea izan dau eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu eben.
Popel filmak irudi bihurtzen dau Unai Egia irakaslearen ikerketa bat, 1937ko Gernikatik abiatuta eta 2025ean Pragan amaituz, Anjel Lekuona Bigarren Mundu Gerran desagertutako deportatuaren arrastoari jarraitzen deutsona eta, azkenean, aparteko istorio bat azaltzen dauena: František Suchena eta bere semearena. Bizitea arriskuan jarriz, zerrenda sekretuak sortu eta nazismoaren 2.000 biktima baino gehiagoren errautsak ezkutatu zituen, horreen artean, Enric Moner, benetako nortasuna Enric Marco ospetsuak ordezkatu eban (Javier Cercasen El impostor eleberrian edo Jon Arregi eta Aitor Garañoren Marco filman erretrautakoa).
Popel animazinoaren eta benetako ekintzaren nahasketa berezi bategaz dator da, Kote Camacho animatzaile gipuzkoarraren lankidetzari esker eta Aitor Etxebarriak (Karmele edo Intimidad partituren egilea) sortutako soinu-banda hunkigarria dau. Zintea FMK Filmak (Espainia), Cinepoint (Txekiar Errepublika) eta Babel Doc (Frantzia) enpresen nazinoarteko koprodukzinoa da, IO Post, ARTE eta Кeská televisize enpresakaz batera. Gainera, EITBren eta TVEren partaidetzea eta BBK Banku Fundazinoaren laguntzea dau. Film luzea zemendiaren 7an estreinauko da zinema-aretoetan.
Erredaktoreek, argazkilariek eta kamerariek mezu honi erantzunez edo 645 053 096 telefono-zenbakira deituz eskatu leikie akreditazinoa.Jarlekurik behar ez daben medio grafikoak aretoko atarira sartu daitekez 18:30ean, ekitaldiaren eta gonbidatuen irudiak hartzeko, proiekzinoa hasi arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
