Ekaitz Bertizen 'Joare Tte' gaur, hilak 16, ikusi ahal izango da Lekeition
2026-10-16 11:02 ZinemeaDonostiako Zinemaldian izan ondoren, 49. Euskal Zine Bilerako Sail Ofizialean lehiatuko da.

Ekaitz Bertizen Joare tte film laburra Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 49. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko da, Euskerazko Film Laburren munduko jaialdirik zaharrenean. Holan, Donostiako 74. Nazinoarteko Zinemaldian parte hartu ondoren, Kimuak 2026 programeak hautatutako film laburrei eskainitako saioan, gaur, urriaren 16an, ikusi ahal izango da 19:00retan Lekeitioko Ikusgarri zineman.
Hurrengo egunean, urriaren 17an, zapatuan, 21:00etan, Joare tte Santurtziko Arrantza Portuan be ikusi ahal izango da, 14. Santurtziko Zine Jaialdiko Euskal Zine Gaua ekimenean. Aire zabaleko zinema» saioaren barruan. Jaialdia izen bereko herrian egiten da urriaren 14tik 24ra.
Joare tte lanagaz, Ekaitz Bertizen film bat Kimuak programeak hautatzen dauen bigarren urtez jarraian da, aurreko urtean Erreka zoko hortan hautatu baitzeben. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen dau ekimena, Etxepare Euskal Institutuaren bidez eta Euskadiko Filmategiaren laguntzeagaz, urteko euskal film labur onenen nazinoartean zabaltzea sustatzeko.
Joare tte horretan, Ekaitz filman Bertiz izan da zuzendaria eta Oscar Carrascalegaz batera idatzi dau. Argazki-zuzendaritzea Beñat Goiarena da, Nahia Beroizen Arte-zuzendaritzea, eta Jatorrizko Soinu-Bandea Inar Lezaunek egin dau, Olaia Inziarteren ahotsagaz. Mireia Llagunok eta Bertizek berak muntau dabe, Soinuaren diseinua eta zuzeneko Soinua Iñigo Etxarri Sistiagak egin ditu, Makillajea eta ule-apainketea Amaia Apezetxeak, eta Jantzien diseinua Celia Nacimientok egin dau.
2026ko neguan Ituren, Zubieta, Aurtiz, Sunbilla eta Arantzan filmau eben, Ituren eta Zubietako inauterien benetako ospakizunagaz batera, eta Nafarroako erritu berezienetako baten paisaje, biztanleak eta tradizinoa gehitu jakozan filmari.
Ekaitz Bertiz Apezetxea (Sunbilla, 2003)
ESCACeko (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) zuzendari eta gidoi espezialidadeetan graduautako nafarra da. Bere lanek Baztan-Bidasoa bailarako istorioak, memoria eta iruditeriak lantzen ditue, lurraldeari errotutako begirada intimo eta garaikide batetik.
Haren ibilbidea film labur independenteak eta Eustakio film luzea grabau ebanean hasi zan. Apezetxearen filmografian Erreka zoko hortan nabarmentzen da, mugan emakumeek gauez egiten eben kontrabandoari buruzkoa, baita Joare tte, Ituren, Zubieta eta Aurtizen filmautakoa eta joaldunen figurea ardatz dauena. Film labur biak Kimuak programearen parte izan dira; programa horrek urteko euskal film labur onenak batzen ditu, nazinoartean zabaltzeko. Horrezaz gan, La bola negra filmaren zuzendaritza-taldeko kide izan da, Javier Calvo eta Javier Ambrossik zuzendutako filma.
Filmografia:
· Eustakio (2020).
· Eklipsi morala (film laburra, 2021).
· Baserria hartu du gaitzak (film laburra, 2022).
· Hitza eman nion (film laburra, 2023).
· Erreka zoko hortan (film laburra, 2025).
· Joare tte (film laburra, 2026).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
