EABk XXI. Besarkada Sarietarako izentautakoak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2026-10-20 09:18   Zinemea

Sari-banaketea zemendiaren 16an izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

EAB Euskal Aktoreen Batasunak XXI. Besarkada Sarien aurten izentautakoak ezagutarazo ditu. Sarion bidez, EABk euskal aktoreen lana autortu eta nabarmentzen dau, antzerki, fikzino-seriatu eta zineman egindako interpretazinoak sarituz. Aurtengo edizinoak barriak dakarz: alde batetik, Besarkada Sariak urteroko zita bihurtu da, ez urte birik behinekoa eta, bestetik, kategoria bakotxeko izentau kopurua hirutik laura pasau da eta telebista kategoria bezela ezagutzen zana fikzino seriatua izango da hemendik aurrera. Izentautakoak EABko afiliatuen artean egindako lehen botazino baten emoitzea dira. Kategoria batzuetan, gainera, lau izentapen baino gehiago dagoz, botazinoetan izandako bardinketen ondorio.

Antzerkia

● Ainara Gurrutxaga, Itzulera/ El regreso. Dejabu Panpin Laborategia.
● Aitziber Garmendia, Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? / Sabes que las flores de plástico nunca han vivido ¿verdad?. Tanttaka Teatroa.
● Ane Pikaza, Adiorik ez / Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán. La Dramatica Errante.
● Erika Olaizola, Kaka. Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala.
● Miren Alcalá, Itzulera/ El regreso. Dejabu Panpin Laborategia.

Ondokoak dira antzerki emonaldi onenaren saria lortzeko aukerea daben gizonezko aktoreak:

● Joseba Apaolaza, 52 hercios/ 52 hertz. Ados Teatroa.
● Kepa Errasti, Desobedientes 18/98 / Desobedienteak 18/89. Tanttaka Teatroa.
● Oier Zuñiga, Nor naizen baneki. Artedrama + Axut!.
● Urko Redondo, Itzulera/ El regreso. Dejabu Panpin Laborategia.

Fikzino Seriatua

Interpretazino onenaren saria irabazteko aukerea daben emakumezko aktoreak:

● Ainhoa Artetxe, Tamara Ta Mara. Begira Produkzinoak, EITB Media.
● Ainhoa Larrañaga, Desagertuta. Pausoka, Zebra Producciones, Desagertuta A.I.E, EITB Media, Netflix.
● Itziar Atienza, Desagertuta. Pausoka, Zebra Producciones, Desagertuta A.I.E, EITB Media, Netflix.
● Itziar Ituño, Argi gorriak. Vidania films.
● Itziar Lazkano, Yo, adicto. Disney+ (Star).
● Loreto Mauleón, Querer. Kowalski films, Movistar + Feelgoodmedia.
● Nagore Aranburu, Querer. Kowalski films, Movistar + Feelgoodmedia.
● Sara Cozar, Zeru ahoak. Txintxua Films, Garabi films, EITB, RTVE.

Fizkzino Seriatuko interpretazino onenaren saria irabazteko aukerea daben gizonezko aktoreak:

● Arnatz Puertas, Argi gorriak. Vidania films.
● Koldo Olabarri, TAMARA TA MARA. Begira Produkzioak, EITB Media.
● Ramón Barea, Yo, adicto. Disney+ (Star)
● Unai Arana, Desagertuta. Pausoka, Zebra producciones, Desagertuta A.I.E, EITB Media, Netflix.

Zinemea

Interpretazino onenaren saria irabazteko aukerea daben emakumezko aktoreak:

● Miren Gaztañaga, Azken erromantikoak.
● Olaia Aguayo, Jone Batzuetan.
● Patricia López Arnaiz, Los domingos.
● Yune Nogueiras, Gaua.

Zinemako interpretazino onenaren saria irabazteko aukerea daben gizonezko aktoreak:

● Jose Ramón Soroiz, Maspalomas.
● Kandido Uranga, Maspalomas.
● Kepa Errasti, Maspalomas.
● Urko Olazabal, Soy Nevenka.

Antzerkia

Antzerkiaren kategorian, Itzulera/El regreso, Dejabu Panpin Laborategiaren lana da izentapen gehien jaso dituan proposamenetako bat, Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá eta Urko Redondo aktoreen lanakaitik. 2026ean, XXVI. Donostia Antzerki saria jaso dauen proposamen honetan, hiru aktoreek talde-lanean eta personaien arteko hartu-emonetan oinarritutako interpretazinoak eregiten ditue, bueltea, memoria eta identidadearen inguruko istorioari bakotxak bere ekarpena eginez.

Aitziber Garmendia be izentautakoen artean dago, Tanttaka Teatroaren Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? Ane Pikazak Adiorik ez / Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán lanagaitik jaso dau nominazinoa. La Dramática Erranteren proposamenak bizitzearen amaierea eta jagoletza aringarriak ditu abiaburu.

Erika Olaizolak, barriz, Kaka lanagaitik lortu dau izentapena. Olaizola eta Xanti Agirrezabalak sortutako proposamenak absurdoa eta umorea erabilten ditu norbanakoaren eta taldearen erantzukizunaz berba egiteko.

Gizonezkoen kategorian, Joseba Apaolazak Ados Teatroaren 52 hertzio lanean egindako lanagaitik jaso dau nominazinoa, bakardade ez desiratuaren inguruko proposamenean. Oier Zuñigak, barriz, Nor naizen baneki lanagaitik lortu dau izentapena. Artedrama eta Axut!en arteko alkarlanaren emoitzea dan proposamenean, Zuñigaren lana gorputzaren erabilereagaitik nabarmentzen da.

Fikzio seriatua

Azken urteotan Euskal Herrian sortutako fikzinozko proposamenen aniztasuna islatzen dabe aurtengo nominazinoek.

Tamara Ta Mara telesailean, Ainhoa Artetxe eta Koldo Olabarri emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan izentauta dagoz.

Desagertuta telesailak hiru izentapen batu ditu: Ainhoa Larrañaga, Itziar Atienza eta Unai Arana.

Argi gorriak telesailak be nominazino bi lortu ditu, Itziar Ituño eta Arnatz Puertasen eskutik. Vidania Filmsek produzidutako fikzinoak umorea, intrigea eta familia-dramea buztartzen ditu.

Itziar Lazkano eta Ramón Barea Yo, adicto telesailagatik izentauta dagoz. Aktore biek protagonistearen inguruko familia eta hartu-emon-gatazkak eregiten laguntzen dabe.

Querer telesailak izentapen bi ditu emakumezkoen kategorian, Loreto Mauleón eta Nagore Aranbururen eskutik. Azken horrek hainbat sari jaso ditu lan honengaitik, besteak beste,
emakumezko aktore onenaren Feroz saria.

Sara Cozarrek osotzen dau emakumezkoen kategorian izentautakoen zerrendea, Zeru ahoak telesailean egindako lanagaitik. Euskeraz filmautako thriller honetan, Cozarren interpretazinoan
misterio-giroari eusteko dauen gaitasuna nabarmen da, personaiaren informazinoa pixkanaka erakutsiz.

Zinemea

Euskal zinemearen azken urte bietako hainbat proposamen eta interpretazino batu ditu afiliazinoak.

Emakumezkoen kategorian, Miren Gaztañaga ageri da David Pérez Sañudok zuzendutako Azken erromantikoak filman egindako lanagaitik. Olaia Aguayo be izentau dabe Jone, batzuetan filmagaitik. Sara Fantovaren lehen film luze honetan, Aguayok Jone gaztea interpretetan dau. Bere lehen papel protagonista izanik, freskotasuna da bere interpretazinoaren ezaugarri nabarmenenetako batzuk, nerabezaroaren eta helduarorako transizinoaren kontraesanak modu sinisgarrian erakutsiz.

Patricia López de Arnaizek Los domingos filman egindako lanagaitik jaso dau izentapena. Lan honengatik be, Emakumezko aktore protagonista onenaren Goya Saria eta antzezpen onenaren Forqué Saria irabazi zituan.

Yune Nogueirasek, barriz, Gaua filman egindako lanagaitik osotzen dau emakumezkoen kategoria. Bere interpretazinoan nabarmentzen da keinuaren eta gorputz-adierazpenaren erabilerea, berbarik barik be personaiaren barruko egoerak eta emozinoak transmitiduteko dauen gaitasuna, filmari presentzia berezia gehituz.

Gizonezkoen kategorian, Maspalomas filmak hiru izentapen batu ditu, José Ramón Soroiz, Kandido Uranga eta Kepa Errastiren eskutik. Kepa Errastik izentapen bikotxa lortu dau aurtengo edizinoan: antzerkian Desobedienteak 18/98 lanagaitik eta zineman Maspalomas filmagaitik. Formatu bietan personaiak sortzeko dauen gaitasuna erakusten dau.

Urko Olazabalek osotzen dau gizonezkoen zinema kategoriako nominatuen zerrendea, Soy
Nevenka filman egindako lanagaitik.

Besarkada Sarien bidez, EABk euskal aktoreek azken urte bietan egindako lana autortu eta ikusgarri egiten dau, antzerkian, fikzino seriatuan eta zineman sortutako askotariko proposamen eta interpretazinoak nabarmenduz. Zemendiaren 16ean Victoria Eugenia Antzokian jakingo dogu irabazaleak nortzuk diran.

Edizino honetan, EABko Zuzendaritza Batzordeak barriro be Kepa Errasti eta Hodei Arrastoa hautatu ditu galearen zuzendaritza eta gidoirako, oraingoan aurkeztutako proposamen umoretsuaren alde eginez. Galea Eriz Alberdi, Itziar Manero, Mikel Losada, Idoia Tapia eta Erika Olaizola aktoreek aurkeztuko dabe.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala/Donostia Kultura, AISGE Fundazinoa, EITB, ESKENA eta EPE-IBAIAren laguntzea eta babesa izango dau.

EAB

Euskal Aktoreen Batasuna 1988an Euskal Herrian sortutako alkarte sindikala da eta afiliatuen ikusgarritasun, formakuntza eta eskubideen alde lan egiten dau. Egun 400 afiliatuk osotzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu