Barakaldon jokatuko da finalaurrekoen hirugarren saioa

Bizkaie! 2025-11-04 12:14   Bertsolaritzea

Sarrerak hemen.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da finalaurrekoen lehenenengo bueltako azken saiora: domekan, zemendiaren 2an, finalaurrekoen hirugarren saioa jokatuko da Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan. 

Saioan, ondoko sei bertsolari honeek ibiliko dira:

  • Ibai Amillategi Omaetxebarria.
  • Irune Basagoiti Agirre.
  • Lurdes Ondaro Mallea.
  • Mikel Goiriena Larrazabal.
  • Onintza Enbeita Maguregi.
  • Xabat Galletebeitia Abaroa.

Saioko irabazlea zuzenean pasauko da finalaurrekoen bigarren bueltara. Gainontzekoak, puntuazinoaren arabera.

Saioan gai-jartzaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da. Epaile, barriz, ondokoak: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga egongo dira.

Lasesarre Kiroldegira metroz joateko Bagatzako geltokia geratzen da gertuen; autoz, barriz, aparkalekua doban dago kiroldegitik gertu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu