48 ordutan 18.000 inskripzino baino gehiago Catalunya - Palestina ikusteko

Bizkaie! 2025-11-05 09:00   Kirola

Bartzelonako Lluís Companys Estadio Olinpikoan atontzea lortu dabe.

ACT X PALESTINE mobilizazino globalaren kanpaineak eta herritarren presinoak Catalunya – Palestina partidua, zemendiaren 18rako aurreikusita egoana, Bartzelonako Lluís Companys Estadio Olinpikoan jokatzea lortu dabe, adostuta egoan lez.

Holan iragarri dabe atonzaileek eta Bartzelonako Udalak, baina udal-estadioa erabilteko aukerea airean egoan, Kataluniako Futbol Federazinoak partidua uritik kanpo, edukiera txikiagoko estadio batera, eroatea proponidu ondoren.

ACT X PALESTINEk sustatutako aurre-erreserbako sarreren mobilizazinoak herritarren babesa jaso dau, 48 ordutan 18.000 inskripzino baino gehiago izan baitira. Ekintza horrek erakutsi dau herritarren gogoa partidua Kataluniako uriburuko estadioan jokatzea dala.

Domekan, hilak 9, Casa Orsolaren aurrean, 12:00etatik 18:00etara partidua aurkeztuko dabe. Errebindikazino eta jai eguna izango da eta, besteak beste, Lurdes Barba, Oleguer Presas, Toni Padilla, Josep Julien, Marc Sarrats eta Martí Sales izango dira.

Catalunyarrek bideoa argitaratu dabe sare sozialetan partidua promozionetako.

Sarrerak erreserbau daitekez hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu