Catalunya–Palestina partidu historikoa kolokan
2025-11-03 07:35 KirolaACT x PALESTINE kolektiboak salatu dauenez, sarrerarik eta promozinorako jarduerarik ez dago.
Zemendiaren 18an, Lluís Companys Estadio Olinpikoan jokatzekoa zan partidua Bartzelonatik kanpoko aforo gitxiagoko beste zelai batera eroateko asmoa ei dago. Catalunya–Palestinak salatu dauenez, oraingoz sarrera salmentarik eta sustapen edo promozinorik ez da egon eta, testuinguru horretan, partidua babesten daben erakundeek Lluís Companys Estadio Olinpikoan egiteko erabagia hartu eta sarreren erreserba prozesua edegi dabe Kataluniak zelai historikoa bete nahi dauela eta bete leikela erakusteko: Catalunya prest dago estadioa betetako. Taldeak, zaleak, jentea, historia eta, batez be, bete beharra dagoalako. Hamabost egun ditugu historia egiteko. Bete daigun estadioa!.
Hiru egun lehenago, Palestinak Euskal Herriko selekzinoagaz jokatuko dau Bilbon, San Mamesen. Bertan, klub, erakunde eta gobernu-erakundeak bat etorri dira ekitaldiaren garrantzia nabarmentzeko egungo testuinguruan, eta 35.000 sarrera saldu ziran egun bakarrean. Bartzelonan, partiduak ez dau merezidu dauen arretea jaso.
Katalunyarrek bideo bat argitaratu dabe sare sozialetan, azken egunetan Palestinan filmautako irudiakaz editauta partiduaren promozinorako (ikusi bideoa).
Sarrerak erreserbau daitekez hemen.
ACT X PALESTINE
Mobilizazino globaleko kanpainea da, giza eskubide, giza laguntza eta bakea zein kulturea eregitearen aldeko palestinar erakunde nagusienak tarteko dirala. Zemendiaren 15ean izango da aurkezpen ofiziala, Bartzelona bakearen aldeko nazinoarteko erdigune bihurtuko dan egunean 15.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
