Bilbao Campus Experience programeak aukeratutako nazinoarteko 10 startupak ezagutzeko eguna
2025-11-04 08:44 KultureaBilbon batuko dira gaur EIT Food partzuergo europarrak sustatutako ekitaldian.
    			
		Goizeko 11:00etan hasiko da Bilbao Campus Experience ekintzailetza-programako bigarren edizinoa, EIT Food partzuergo europarrak Eusko Jaurlaritzeagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz alkarlanean atonduta.
Programeak bederatzi herrialdetako 10 nekazaritzako elikagaien gaineko startup aukeratu ditu zemendian enpresa-esperientzia honetan sartzeko. Ekintzailetzearen euskal ekosisteman sartzeko ate leza diseinauta dago, merkatu nazionalean eta nazinoartekoan parte-hartzaileen irismena zabalduz.
Ekitaldian izango dira Iker Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagai Politika eta Industriako zuzendaria; Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Lehiakortasuneko zuzendari nagusia; eta Begoña Pérez Villarreal, Europako Hegoaldeko EIT Foodeko zuzendaria.
Hitzordua Bizkaia Dorreko BAT Bilbao Accelerator Towerren (Kale Nagusia, 1-14. pisua) izango da, 11:00etatik aurrera eta bertan hautatutako startupak aurkeztuko dira, danak osogai teknologiko handiagaz: MiFood, Veles Sense, Happeaz, Food 4 You, Food Scales, Apiculture 4.0, Freyia Labs, MycoVibes, Enthela eta Tetis Biotech.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
