'Muro de Piedra': Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren espazio barriaren lehen estreinaldia
2025-11-04 09:47Antzezkana zemendiaren 6tik 23ra ikusi ahal izango da.
    			
		Pabellón 6ko eraikinaren barritze lanak amaitu bitartean programazinoak ez dau etenik izango eta Gazte Konpainiaren eraikin barrian jarraituko dabe, barritze lanok amaitu arte.
Espazio barri honetan, lehen estreinaldia, Muro de Piedra izango da. Antzezlana gomuta baten historia da. Pasaje Begoña, Torremolinoseko kalezulo txiki batetako gomutan ahaztua. Errepresino frankistan askatasunean bizi eitekean kokalekua. Begoña pasabidean hainbat giroko taberna egozan eta 1971ko bagilaren 24ko gauean polizia-sarekada masibo baten ondorioz, atxiloketa ugari izan ziran eta gaueko lokalak itxi zituen. Lan honen helburua lekuko memoria historikoa berreskuratzea eta aldarrikatzea da.
Muntaia kolektibo honek gogoetea be planteetan dau: nork dau jaubetza handiagoa istorio batean, ha bizi dauenak ala kontetan dauenak? Eta gaur egungo joera erreakzionarioen ugaltzea salatzen saiatzen da, LGTBIAQ+ kolektiboaren aurrean.
Markel Hernandezen testu hori Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretau dabe.
Arlo teknikoan, Betitxe Saitua, jantzien arduraduna eta Fernando Alcauzar, argiztapenaren arduraduna, izan dira. Unai Elizalderena da abesti originala eta konponketa musikalen ardurea be izan dau; Karu Borge swing aholkularitzan eta Iñigo Cobo proiekzinoen diseinuan.
 Azkenik, eskerrak emn nahi deutseegu Ramón Bareari eta Pasaje Begoña alkarteari prozesuan zehar emondako laguntzeagaitik.
Sarrerak erosi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
