'Etazetak' taldeak irabazi dau BBK Sariketako Igorreko saioa

Bizkaie! 2025-11-05 13:46   Bertsolaritzea

Gernika-Lumoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da Etazetak taldea.

33. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren saioa jokatu da gaur Igorreko Arratiako institutuan.

Etazetak eta Baldarrak taldeek hartu dabe parte, eta lehenengo taldea sailkatu da zemendiaren 18an jokatuko dan Gernika-Lumoko finalaurrekora. Ondorengo bertsolariek kantau dabe:

Etazetak:

  • Ekhi Zuluaga.
  • Emile Zabala.

Baldarrak:

  • Amaiur Betanzos.
  • Beñat Enbeita.
  • Eider Fernandez.

Aurkezlea Etxahun Lekue Etxebarria izan da eta epaimahaia Beñat Romero Maguregik, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu dabe. Idazkari lanak, barriz, Igor Menika Bengoetxeak egin ditu.

Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa datorren astelehenean jokatuko da, Zallako Mimetiz eskolan goizeko 10:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu