Otxandioko Batailea 1355ean

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2025-11-05 13:28   Antxinakoak Geurera

Bizkaian sortutako lehen herrietako bat da.

Santi Capanaga otxandioarrarren koadroa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Otxandio Bilboko lurralde historikoan, Durangaldeko eskuladean kokatutako herri txiki bat da eta 1.357 lagun bizi dira. Kasualidadez populazinoa kontuan hartzen badogu, kristo ondorengo 1.355. urtean herrian bataila nahiko garrantzitsua jazo zan. Otxandio uribatua izanik, Erdi Aroan adituek uste dabe Bizkaiko Jaunek ondoko herrietatik eta erasotzaileen erasoetatik babesteko Otxandio fundau ebela.

XIV. mendean, aurreko mendeetan lez, egungo Errioxa inguruko familia gaztelar aberats batek Bizkaia gobernetan eban, harotar leinukoak, hain zuzen be. Bizkaiko Jaurerria harotarren agindupeko lurra zan eta jakintsu askoren ustez, Gaztelako erregea Bizkaiko Jaun bihurtu zan arte Bizkaia lurralde independente zan. Dana dala, 1379. urte bete baino lehenago (urte horretan Juan, Gaztelako erregea, Bizkaiko Jaun be bihurtu zan zeozelako batasuna eraginez lurralde bien artean). Gaztelako noble batzuk saiatu ziran euren erregearen izenean Bizkaiko jaurerria eurnganatzen Gaztelako Erresumaren agindupeko lurrak zabadu nahian.

Gauzak holan dirala, 1334 Gaztelako Alfonso XI. Bizkaiko jaurerrian sartu eta hainbat herritan eraso egin eta gero bizkaitarrak behartu zituan Alfonso XI.a bera Bizkaiko jaun autortzeko baina lurralde osoa ezin izan ebanez konkistau Bermeora ospa egin eban.

Ondorioz, Bizkaiak barriro bere subiranotasuna berreskuratu eban. Garai haretan, hamarkada bi aurrerago, 1355. urtean Juan de la Cerda noblea, Gaztelako Pedro I.aren izenean, haren tropakaz Bizkaira sartu zan jaurerria konkistetako asmoz, lurralde librea zalako momentu haretan. Juan de Avendañoren semearen tropek geldiarazo zituen, hau da, Tello Bizkaiko jaunaren izenean burrukatzen ebizenak. Tello Juana de Lara jaun bizkaitarraren senarra zan. Herri bizkaitar bietan bataila bi egon ziran; Gordexolan eta Otxandion eta bietan bizkaitarrek irabazi eben gaztelaniar asko hil ondoren.

Garaipen horreen eraginez, Bizkaiko jaurerria harotarren esku geratu zan baina jazoera horreen ostean Otxandioko herrian burruka eta gorabehera ugari izan ziran. Horren ondorioz, otxandiotar asko hil ziran ondorengo urteotan. Sute, harrapaketa eta triskantza ugari egin zituen Otxandion eta inguruetan.

Kontuak kontu, Otxandion Juana de Lara eta bere senarra Don Tello Bizkaiko jaunak izanda Avendaño noblearen gidaritzapean bizkaitar askok armak hartu zituen euren aberria defendiduteko Gaztelako tropen aurrean, tropa arrotz horreek euren lurraldea inbadidu nahi zituelako. Hau beste froga bat da garai haretan bizkaitarrak libreak zirala erakusten dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu