Euskal Herriko 20 talde baino gehiago, aurtengo Donostiako Jazzaldian

Bizkaie! 2016-05-18 08:31   Musikea

Garagarrilaren 20tik 25era egingo da Heineken Jazzaldiaren 51. edizinoa eta bertoko taldeek presentzia nabarmena eukiko dabela aurreratu dabe antolatzaileek. Euskal Herriko 20 talde aukeratu ditue eta oraindino egitarauan besteren bat sartuko dabela aurreratu dabe.

Arte eszenikoen nazinoarteko ikerketa saria antolatu dau Artez Blaik

Bizkaie! 2016-05-17 15:50   Kulturea

Irailaren 26ra bitartean entregau ahal izango dira ikerketa-lanak, Artez Blai kultur alkarteak azaldu dauenez. Euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira arte eszenikoen ganeko ikerlan, gogoeta eta saiakerak. Lan irabazlea argitaratu egingo da.

Teknologia barrietan euskerea gehiago erabilteko gomendioak plazaratu ditu Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2016-05-16 15:46   Euskerea berbagai

Euskerearen Aholku Batzordeko IKTen atalak aurkeztutako agirian, hamabi gomendio jasoten dira, herri-erakundeei eta interneten dabilzan profesionalei zuzenduak. Teknologia barrietan eta interneten euskera gehiago erabilteko helburua daukie gomendiook. Hizkuntza txikiek interneten badaukiela lekua baina lanean segidutea ezinbestekoa dala dino Jaurlaritzeak.

'Lurrak' euskal zirku ikuskizuna bagilean estreinauko dabe

Dabi Piedra 2016-05-16 12:23   Kulturea

Bilboko eta Gasteizko udalek alkarlanean produzidu dabe ikuskizuna eta bagilaren 10ean izango da lehenengo emonaldia, Arabako uriburuko Kaldearte azokan. Hil horren 27an Bilboko Kalealdian egongo da Lurrak. Zirku garaikidea eta euskal kulturea buztartzen dituan kalidadezko ikuskizuna dala dinoe bultzatzaileek.

Laja eta Landakandaren lau disko barriro argitaratu ditu Elkarrek

Bizkaie! 2016-05-16 10:03   Musikea

IZ diskoetxe historikoaren lanak diskoak berreskuratzeko proiektuaren barruan, Laja eta Landakandak 1976 eta 1994 urteen artean plazaratutako lau disko berrargitaratu ditu Elkarrek.

Nafarroan ETBren emisinoa eteteko erabagia barriro aztertzeko eskatu deutso Euskaltzaindiak Rajoyri

Bizkaie! 2016-05-13 13:05   Euskerea berbagai

Akademiak Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteari eskatzen deutso, Nafarroan Euskal Telebistaren emisinoa eteteko hartutako erabagia barriro aztertzeko, aginduak foru erkidegoko hizkuntza ofizialetako baten telebista ikusteko aukerea ukatzen deutselako nafarrei.

Ibilaldiaren egitaraua, kontzertu handi bakoa eta parekidea izango da aurten

Dabi Piedra 2016-05-13 08:24   Euskerea berbagai

Bizkaiko Ikastolen Ibilaldiaren ibilbidea Durangoko kaleetatik izango da maiatzaren 29an. Neska eta mutilen bardintasunaren alde, ahalegin berezia egingo dabe aurten, baita ingurumenaren alde be. Egitarau herrikoi eta parte-hartzailea helburu, kontzertu erraldoiak egitarautik kendu ditue.

Leioako Umore Azokan 18 euskal konpainia egongo dira aurten

Dabi Piedra 2016-05-12 12:24   Kulturea

Hamaika estreinaldi aurkeztuko ditue bertoko konpainiek Leioako Umore Azokan, maiatzaren 19tik 22ra. Antolatzaileek dinoenez, talde gazteak eta beteranoak dagoz egitarauan eta horrek kaleko arte eszenikoek geurean osasun ona daukiela erakusten dau.

Benito Lertxundik 2016ko Adarra saria jasoko dau

Bizkaie! 2016-05-12 09:15   Musikea

Donostiako Udalak Orioko kantariaren ibilbide luze eta oparoa gogoan hartuko dau sari horregaz, eta kantutegi tradizionala berreskuratzeko egin dauen ahalegina.

David Martinez Suarezen 'Menos da una piedra' erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2016-05-12 16:04   Kulturea

Garagarrilaren 3ra arte ikusi ahal izango da artista asturiarraren sormen lana, Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan. Sortzaile gazteen lana bultzatzeko Barriek programearen bidez eratu da erakusketea.

Hogei artistaren artelanak batzen ditu Ertibil erakusketa ibiltariak

Dabi Piedra 2016-05-11 15:13   Kulturea

Ertibil programearen aurtengo edizinoan, hogei artistaren beste horrenbeste obra aukeratu ditue eta Bilboko Rekalde aretoan ikusi leitekez guztiak. Ondoren, Bizkaiko beste hamar herritara eroango dabe erakusketea.

Korrika

Bizkaie! 2016-04-21 09:43

2016-04-21 09:49

Bideoa zinta mozten

2016-04-21 09:48

Hasi da ibilaldia

Trena Lurrunez

Bizkaie! 2010-12-22 11:39

Nabarmenak