Euskal Herriko 20 talde baino gehiago, aurtengo Donostiako Jazzaldian
2016-05-18 08:31 MusikeaGaragarrilaren 20tik 25era egingo da Heineken Jazzaldiaren 51. edizinoa eta bertoko taldeek presentzia nabarmena eukiko dabela aurreratu dabe antolatzaileek. Euskal Herriko 20 talde aukeratu ditue eta oraindino egitarauan besteren bat sartuko dabela aurreratu dabe.
Jazzaldiko arduradunek dinoe, euskal jazzak beti eukiten dauela leku handia egitarauan, garrantzitsua dalako bertoko musikarien lana bultzatzea. Donostiako Udaleko Kultura saileko Miren Azkaratek ganeratu dau, euskal musikariek talentua daukiela. Horren ondorioz, nazinoarteko izarren alboan, Euskal Herriko talde eta bakarlari ugari entzun ahal izango dira aurten Gipuzkoako uriburuan.
Aurreko hileetan diskoa argitaratu daben bost talde aukeratu ditu, lehenik eta behin, antolakuntzeak: Mikel Andueza, Broken Brothers Brass Band, Igelaren Banda, Ainara Ortega eta Miguel Salvador. Ganera, Rural Zombies boskote gipuzkoarra be sartu dau antolakuntzeak zerrendan, taldearen kalidade nabarmena kontuan hartuta. Agertoki Berdean, Jazzaldiko eszenatoki nagusietako baten, joko dabe zestoarrek.
Bestetik, Musikenek proponidutako hiru talde dagoz egitarauan: The Great Peacocks, Landible Sextet eta Wednesday Project. Beste 11 parte-hartzaile, urtarriletik apirilera bitartean egindako lehiaketearen bidez aukeratu ditue. Antolatzaileen esanetan, aurrerago euskal talde gehiago aukeratuko ditue, guztira 24 edo 25 inguru izango dirala uste dabe. DJak eta beste talderen bat lotzea da asmoa.
Hauxe da euskal taldeen programazinoa:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!