Arte eszenikoen nazinoarteko ikerketa saria antolatu dau Artez Blaik

Bizkaie! 2016-05-17 15:50   Kulturea

Irailaren 26ra bitartean entregau ahal izango dira ikerketa-lanak, Artez Blai kultur alkarteak azaldu dauenez. Euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira arte eszenikoen ganeko ikerlan, gogoeta eta saiakerak. Lan irabazlea argitaratu egingo da.

Arte eszenikoen nazinoarteko sariaren 9. ekitaldia izango da 2016ko hau, Artez Blaik azaldu dauenez. Arte eszenikoen inguruko ikerkuntzea eta ikasketea bultzatzea da alkartearen helburu nagusietako bat, bere estatutuetan jasoten danez, eta sustapen lan horri bultzadea emoten deutso lehiaketeak.

Parte-hartzaile bakotxak nahi beste lan aurkeztu leikez, baina argitaratu bakoak izango dira. Euskeraz zein gaztelaniaz idatzi ahal izango dira lanok. Saiakerak, doktore-tesiak, ikerketak, praktika proposamenak eta hausnarketeagaz lotutako edozein formatu onartuko da.

Arte eszenikoen barruan be, edozein alor aukeratu leikee parte hartzaileek. Jantzea, zirkua, magia... Kudeaketearen, teknikearen zein artearen ikuspegitik heldu ahal izango jako gaiari. Luzerearen aldetik, ez dago mugarik.

Lanak aurkezteko epea irailaren 26ra arte egongo da zabalik. Artez Blai erakundera bialdu behar dira proposamenak, posta arruntez zein elektronikoz. Adituek osotutako epaimahaiak erabagiko dau irabazlea zein dan eta Artez Blai argitaletxearen Teoria eta Praktika bilduman argitaratuko da lan hori.

Lehiaketearen oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu