Abian da aurtengo Barriek programea Rekalde Aretoan, Miriam Isasiren erakusketeagaz
2016-01-13 12:26 KultureaOrain hasi eta 2017ko urtarrilera arte martxan egongo dan Barriek zikloaren barruan, bakarkako sei erakusketa ipiniko ditue Bilboko Rekalde Aretoan. Artista gazteak bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dituen beken onuradunak dira seirak. Lehenengo erakusketea, martira bitartekoa, Miriam Isasirena da.
Orain hasi eta 2017ko urtarrilera arte martxan egongo dan Barriek zikloaren barruan, bakarkako sei erakusketa ipiniko ditue Bilboko Rekalde Aretoan. Artista gazteak bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dituan beken onuradunak dira seirak. Lehenengo erakusketea, martira bitartekoa, Miriam Isasirena da.
Hegaztietatik eta zetreriatik abiau da Miriam Isasi erakusketea sortzeko. Uso mezulariak eta belatzak dira obra honen ardatzak, azaldu dau. Sistema piramidalak eta poterearen estrategiak aztertu nahi izan dodaz, zetreriaren bidez. Izan be, Isasik azaldu dauenez, belatza poterearen ikonoa da. Uso mezulariak, ostera, beste irudi bat dauka gizartean, bizi-helburu bat daukan hegaztia da uso mezularia.
Zetreriako irudiak erabilita gizarteko egoerak eta potere-harremanak aztertzen dituan bideoa da erakusketearen oinarria. Inguruan, beste artelan batzuk ipini ditu Isasik, instalazino erakoak. 2014an, Isasi Mexikon egoala hasi zan erakusketa hau gorpuzten. Izan be, herrialde haretako kulturan, azteketatik hasita, hegazti harrapariek sinbolismo handia euki dabe.
Miriam Isasik (Gasteiz, 1981) sarri erabilten ditu instalazinoak bere erakusketetan. Babesaren kontzeptua aztertzen dabil gaur egun, doktore tesiko gai nagusia horixe dau eta. EHUn Arte Ederretan lizentziaduna da eta Boloniako Arte Ederren Akademian be ibilitakoa da.
Martiaren 6ra arte egongo da Isasiren erakusketea Rekalde Aretoan. Horren ondoren, beste bost artistak euren lanak erakusteko aukerea eukiko dabe, Barriek programearen barruan: Eriz Moreno (martiaren 8tik maiatzaren 8ra), David Martinez (maiatzaren 10etik garagarrilaren 3ra), Zaloa Ipiña (garagarrilaren 5etik irailaren 4ra), Ana Riaño (irailaren 6tik zemendiaren 1era) eta Amaia Garcia Azqueta (zemendiaren 3tik urtarrilaren 8ra).
Bizkaian kokatuta dagozan artista gazteei sortutako bekea da Barriek, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak bultzatua. Artistei leihoa zabaldu nahi deutsegu, baina guk emoten deutsegun laguntzinoa baino handiagoa da eurek gizarteari egiten deutsien aportazinoa, nabarmendu dau Lorea Bilbao Kultura diputaduak. Gaur eguneko artisten kezkak, ardurak eta zalantzak erakusteko bidea dira Barriek ekimeneko erakusketak, ganeratu dau Bilbaok.
Hurrengo urteko Barriek programako bekak eskatzeko epea zabalik dagoala gogoratu eragin dau diputaduak. Martiaren 18ra arte egin leikee eskabidea Bizkaian lan egiten daben artista gazteek.
Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan ipinten ditue beti Barriek programako erakusketak. Areto horrek leiho zabalak daukazan ezkero, kaletik be ikusten dira artelanak eta holan gizarteari zabaltzen jako artista gazteek egiten dabena. Martitzenetik zapatura goiz eta arratsalde egoten da erakusketea zabalik eta domeketan, goizez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!