Benito Lertxundik eta Jose Anjel Irigaraik jasoko dabe 2025eko Lauaxeta Sarien Ohorezko Saria

Bizkaie! 2025-11-28 08:06   Kulturea

Bizkaia Maite kantuagaitik, hain zuzen be.

Sari horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak jente-artean autortzen ditu euskerea eta euskal kultuera sustatu, zabaldu eta normalizetako egindako ahaleginagaitk nabarmendu diran persona, kolektiboak eta erakundeak. Sariak emoteko ekitaldia abenduaren 1eko arratsaldeko 18:00etan izango da.

Tradizinoz, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren aurreko ospakizunak dirala eta, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduak Lauaxeta Sariak emongo ditue abenduaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan, Foru Jauregian.

Edizino honetan, Benito Lertxundi Esoiainek eta Jose Anjel Irigarai Imazek jasoko dabe Ohorezko Saria, Bizkaia Maite abestiagaitik eta euskal kultureari egindako ekarpenagatik.

Poesiaren atalean, sariak izango dira Ane Labaka Mayozentzat, 35 urtetik beherakoen kategorian, Hezur berriak lanagaitik, eta Elena Sanchez Fuertesentzat, 35 urtetik gorakoen atalean, Epilogorik gabe poemen sailagatik.

Azkenik, Ikus-entzunezkoen 2025eko Lauaxeta Saria ex aequo entregauko da, eta Inge Mendioroz Ibañezi emongo jako, emakumeek euskal kulturan daben garrantzia aztertzen dauen Lurdes Iriondo, ez gara alferrik pasako dokumentalagaitik, baita Oier Plaza Gartziari be, Bigarren Mundu Gerran deportautako Anjel Lekuona eta Enric Moneren memoria historikoari eta desagerpenari buruzko Popel dokumentalagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu