Apple: ‘gure estiloa’
2007-09-11 02:00Apple enpreseak bere estiloari eutsi deutso. Orain bi hilebete iPhone eskuko telefonoa aurkeztu eban, 599 dolarreko salneurrian. Kontua da ze prezioa merketzea erabagi dauela enpreseak egunotan.
Enpresa baten balioa zehazteko faktore asko hartzen dira kontuan: negozioaren zenbatekoa, bezeroak erakarteko politikea, salmentak, langileen gaitasuna eta motibazinoa, zuzendaritzea, produktuen kalidadea, publizidadea...
Teknologia arloan, beste arlo askotan legez, egon badagoz zaletasunak, amodioak eta gorroto handiak, berbarako, Microsoft enpreseak: miresmena eta gorrotoa eragiten ditu.
Apple konpainiaren kasuan be antzera, baina, akaso, euren merkatua txikiagoa da eta zaleak nahikoa sutsuak eta leialak izaten dira.
Baina bezeroen leialtasuna ez da bakarrik produktu onak, kalidade handikoak, merkeak edo koloretsuak egiten diralako. Munduko edozein enpresak bere bezeroak ‘zaindu’ behar ditu eta, horretarako sano garrantzitsuak izaten dira Bezeroen Sailak. Teorian, esatea erraza baino errazagoa da baina gero eguneroko bizitza gogorragoa da. Berbarako, ez jatzue inoiz pasau eskuko telefono konpainia aldatu gura izan eta mila buelta emon behar izatea? Edo gauza bera interneteko hornitzaile bat itxi eta beste bat aukeratu gura dogunean.
Apple enpreseak bere estiloari eutsi deutso. Orain bi hilebete iPhone eskuko telefonoa aurkeztu eban, 599 dolarreko salneurrian. Kontua da ze prezioa merketzea erabagi dauela enpreseak egunotan. Teknologia arloan, ohikoa izaten da gaur horrenbeste dirutan erosten doguna, bihar edo etzi askoz merkeago topetea eta horixe pasau da Apple-en iPhone honegaz. Ez da bersino barririk agertu eta telefonoa 200 euro merkeago atara dabe.
Hor doa ‘estiloa’: Apple-eko presidente Steve Jobs jaunak eskutitz bana bialdu deutse hasiera batean iPhone hau erosi eben guztiei, produktua prezioz zergaitik bajatu dan azalduz. Egia da, eskutitz hau bialdu aurretik bezeroak kejau egin dirala (Jobs jn.ari bialdutako e-posta bidez) prezio altuagaitik.
Azalpenak emon ez eze, parkamena be eskatzen deutsie guztiei eta horrezaz gan, bakotxari 100 dolarreko kreditua emoten deutse Apple-eko dendatan edozein produktutan gastetako.
Hau bai dala, nire ustez, bezeroak ondo zaindutea! Bateren batek gure inguruko enpresetan antzeko jarrerea ikusi leitekela uste dau? Gure banketxe edo telefonia/interneteko enpresek holakorik egingo ete dabe inoiz?
Kontuak kontu, oraingoz Europan ez dago iPhone bat erosteko aukerarik, itxaron egin beharko dogu. Antza danez, irailaren amaieran edo esango deuskue noiz jarriko daben salgai hemengo dendatan.
Azken buruan, iPhone salgai jarri ebenetik 74 egun joan dira eta, honezkero miloe bat telefono saldu ditu Apple enpreseak.
Hona hemen, Steve Jobs-ek bialdutako kartea (ingelesez dago):http://www.apple.com/hotnews/openiphoneletter/
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!