Punta-puntako enpresen sekretuak

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-08-05 12:49

Teknologiaren munduan, enpresek ondo baino hobeto gordeten ditue euren sekretuak. Jakina, sekretu teknologikoez berba egiten dogu, ez bestelako kontuez. Arlo honetako enpresek lan, denpora, diru eta indar asko inbertiduten dabe euren produktuak garatzeko.

Teknologiaren munduan, enpresek ondo baino hobeto gordeten ditue euren sekretuak. Jakina, sekretu teknologikoez berba egiten dogu, ez bestelako kontuez. Arlo honetako enpresek lan, denpora, diru eta indar asko inbertiduten dabe euren produktuak garatzeko.

Hain famatua dan I+G+B (ikerketa+garapena+barrikuntza) horretan, mundu guztiko konpainiek diru asko inbertiduten dabe. Horregaitik, hor dagoz teknologiaren munduko sekretuak, eta sekretuak dagozanean beti egongo da sekretuok jakiteko jakinmina edo interesa: kopiak, pirateoa edota espiotzea arlo honetan sartzen dira sarritan.

Sarritan, enpresa horreetako langileek (hobeto esanda, goi mailako langile, agintari edo zuzendariek) kontratu bereziak sinatu behar izaten ditue bertan behar egiteko. Kontratuon arabera, enpresako sekretuak ezin dira enpresatik atara ezelan be eta, batzutan, lana itxi ezkero, ezin dabe konpetentziako beste edozein enpresatan lan egin.

Gogoratuten dozue Lopez de Arriortua zornotzatarragaz orain dala urte batzuk pasau zana? Autoak egiten dituan enpresa batetik beste enpresa batera pasau zan eta kriston astrapalea sortu zan, sekretuak enpresa batetik atara eta bestera eroan zitualako. Sasoi hareetako egunkari eta telebista guztietan kontetan ziran 'kulebroi' haretako kapitulu guztiak, azkenean epaiketa batean amaitu zan kontua. Antza danez, atzean diru piloa egoan, enpresa bateko sekretuak konpetentziara eroan ezkero diru mordoa (I+G+B-an inbertiduakoa) kolokan ipinteko moduko piloa.

Teknologia munduan be holakoak pasetan dira, azkenena oraintsu: Motorola konpainiako goi mailako agintari batek enpresa itxi eta Apple enpresara pasau ostean sortu da matrakea.

Motorolako langile ohi Michael Fenger jaunak soldata ederra eukan bere lanean eta, hortik aparte, akzinoak, miloeka dolar eskura eta akzinoak erosteko aukera bereziak. Hori guzti hori kontratuz eukan baina kontratu horretan hau be esaten zan: Motorola enpresea itxi ezkero urte bi egon behar zan konpetentziako beste enpresa batera pasau aurretik. Baina Motorola-tik joan zan eta hilabete bat pasau baino lehenago Apple-leko iPhone eskuko telefonoari jagokon sailean lan egiten hasi zan. Eta bera bakarrik ez, lanean hasi eta Motorola-ko goi mailako zuzendari bi fitxau zituan beragaz lan egin egien eta hau be ez da izan bape gustukoa Motorola-ko arduradunentzat.

Hori dala eta, salaketa bat imini deutse Chicago-ko epitegi batean (Motorola enpreseak egoitza han dauka eta): urte bitan ezin dala Apple enprera sartu eta ezin dituala Motorola enpresako beste langile batzuk kontrautu ezta enpresako informazino sekretua ezelan be erabili. Jakina, Motorolak dirutzea eskatu dau kalte-ordain legez eta Fenger jaunak akzinoak erosteko eskubideak bertan behera geratu daitezan be bai, kontratua ez ebalako bete.

Dirua eta akzinoak, azken batean, ez dira garrantzitsuak holako enpresa batentzat, dirutzea izan arren. Askozaz garrantzitsuagoa da eurentzat enpresearen sekretuak ez kontetea, plangintza komentzialak edota estrategiak beste enpresa batera ez ailegetea.

Nahiz eta guretzat holako kontratuak arraroak izan, arlo honetako enpresetan, batez be amerikarrak badira, oso normalak dira. Eta sinatuten dan kontratua bete egin behar da, bestela, abogaduen herrialdea dan Estadu Batuetan badakigu non amaituko dogun eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu