'Harri eta urre' erakusketea, ikusgai

Bizkaie! 2025-12-06 11:50   erakusketak

Gaur eta bihar, Durangoko Hutsune Espazioan.

Zemendiaren 27an inaugurau zan Durangonko Santa Ana plazan dagoan Hutsune Espazioan Gotzon Garaizabalen Harri eta urre erakusketea. Holan, abenduaren 6 eta 7an izango da ikusgai 10:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Durangoko Azoka egunak aprobetxauz.

Bide bat eta ezereza. Orekea eta kaosa. Argia eta itzala. Loturak eta askatasuna. Saltua eta erresistentzia. Harria eta urrea. Hasierea eta amaierea... kontraesanen bidekurutzean jaio dira Gotzonen azken artelan honeek, testurak, argi-itzalak eta collagea erabiliz subkonzienteari hegan egiten itxiz, libre.

Collage horretan papel erreak urrearen argi apala daroate, denporea eta espazioa, dana eta ezereza, edo bestela esanda: zuriak eta baltzak jantza egiten dabe urrezko harri hegalariaren inguruan, neurri handi, ertain eta txikiko artelanak sortuz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu