Martxan da 'Kurios – Bitxikerien Kabinetea: Agertokiaz harago' erakusketea

Bizkaie! 2026-03-18 09:35   erakusketak

Martiaren 29ra arte egongo da ikusgai Azkuna Zentroan.

Cirque du Soleilek Kurios – Bitxikerien Kabinetea: Agertokiaz harago erakusketea aurkeztu dau Azkuna Zentroan. Martiaren 29ra arte egongo da ikusgai Zentroko betiko ordutegian, doban. Halanda ze, hamairu urte ostean, Cirque du Soleil Bizkaira itzuli da.

Bisitaria Kuriosen uniberso bitxian sartu ahal izango da, ikuskizuneko irudi eta personaia ikonikoen hautaketearen bidez: izaki liluragarriak, zelebreak eta nortasun handikoak, sekulako zehetasun-mailaz eginak. Pieza bakotxak, protagonisten izaerea erakusteaz gan, eszenan argi, musika eta akrobazia artean egongo diran artisau-lana, jantzien diseinua eta sormena bertatik bertara ezagutzeko aukerea emoten dau.

Elementu nabarmenen artean, XIX. mendeko lehen globo aerostatikoetan inspirautako birsorkuntzea dago, ikuskizun osoa zeharkatzen dauen espiritu asmatzaileari egindako keinua. Instalazinoak, jakin-mina, fatasia eta aurrerakuntzea buztartzen ditu.

Kurios, Barakaldon

Kurios – Bitxikerien Kabinetea ikuskizunak Barakaldo (Ansioko Azoka Eremua) aukeratu dau 2026ko Espainiako birako bigarren geltokia izateko apirilaren 8tik maiatzaren 24ra. Ondoren, beste hainbat uri bisitauko ditu, esaterako Málaga (bagilaren 4tik aurrera), Alacant (garagarrilaren 16tik aurrera), Bartzelona (irailaren 3tik aurrera) eta Madril (urriaren 30etik aurrera).

Kurios – Bitxikerien Kabinetea

Joandako sasoi alternatibo baina ezagun batean, Kurios zientzialari baten laborategi mekanikoan sartuko da. Zientzialaria seguru dago mundu ezkutu eta ikusiezina dagoala, sekulako ideak eta amesak dituana. Zientzialariak gauza miragarrien mundu horretarako atea edegitea lortzen dauenean, denporea guztiz geratuko da; orduan, beste mundu bateko hainbat personaia haren bitxikerien kabineteaz jaubetu eta haren sorkuntzei bizia emongo deutse, banan-banan. Ikusi daitekeena ikusiezin konbertidu eta perspektibak eraldatu ahala, Kurios – Bitxikerien Kabinetea irudimenaren boterearen ikuskizun bikaina konbertiduko da.

2014an Montrealen estreinau zan: 6 miloe ikusle baino gehiago izan ditu 40 uritan eta 3000 ikuskizun inguru eskaini ditue.

Ikusi hemen trailer ofiziala.

Sarrerak hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu