'Mundu aldatu zuten eta aldatzen duten emakumeak' ikusgai, Laboratoriumen

Bizkaie! 2026-01-15 11:15   erakusketak

Zezeilaren 15era arte, museoaren ohiko ordutegian.

Laboratorium Museoak Mundua aldatu zuten eta aldatzen duten emakumeak erakusketea hartuko dau zezeilaren 15era arte. Euskadiko Parke Teknologikoak sustatutako erakusketea da. Emakumeak Zientzian ekimenaren barruan kokatzen da, museoak Emakume eta Neska Zientzilarien Nazinoarteko Egunaren bueltan atondu dituan gainontzeko ekintzekaz batera.

Erakusketeak zientziaren eta teknologiaren historiako eta egungo emakume erreferenteak jarten ditu erdigunean, emakumeek gizartearen aurrerapenean egindako ekarpenei autortzea emonez. Pasaua eta oraina buztartzen dituan ibilbide baten bidez, askotan ikusiezin konbertidu diran lanak balioan jarri eta belaunaldi barrientzat erreferenteak sortzea dau helburu.

Erakusketa atal bitan egituratzen da: Mundu aldatu zuten emakumeak atalak zientzia eta teknologiaren historian mugarri izan diran emakumeen lana jasoten dau; Mundua aldatzen duten emakumeak atalak, barriz, gaur egun arlo horreetan lanean dabizen profesionalen ekarpena nabarmentzen dau.

Rosa Errazkin Laboratoriumeko zuzendariaren berbetan: erakusketea bardintasunagaz, dibulgazino zientifikoagaz eta hezkuntzagaz dauen konpromisoaren erakusle da. Emakumeek zientzian pasauan eta egun egiten daben ekarpenari autortzea emotea ezinbestekoa da. 

Emakumeak Zientzian ekimenaren beste jarduerak

Erakusketeagaz batera, Laboratoriumek, urtero lez, Emakume Zientzialarien IV. Lehiaketa atondu dau Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Lehiaketearen helburua emakume zientzialarien erreferenteak ezagutarazotea, zientziaren interesa biztea eta genero-arrakala murrizten laguntzea da. Lanak 2026ko urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta sari banaketea zezeilaren 11n egingo da Laboratorium Museoan. Lehiaketaren oinarriak eta izen-emotea hemen.

Bestalde, martiaren 12an Etorkizuneko industria inspiratzen duten emakumeak izeneko mahai-ingurua egingo da. Jarduereak industrian emakumeek daben papela, sektoreko egungo erronkak eta industria anitzago eta inklusiboago baten alde erreferente femeninoak sortzearen garrantzia izango ditu ardatz, Emakumeak Zientzian ekimenaren barruan.

Erakusketako emakume erreferenteak 

- Mundua aldatu zuten emakumeak: 

  • Cecilia Payne-Gaposchkin - Wendover, Erresuma Batua (1900–1979).
  • Hedy Lamarr - Viena, Austria (1914–2000).
  • Emmanuelle Charpentier - Juvisy-sur-Orge, Frantzia (1968).
  • Hipatia - Alexandria, Egipto (K.a. 355/370 – 415).
  • Ada Lovelace - Londres, Erresuma Batua (1815–1852).
  • Lene Vestergaard Hau - Vejle, Danimarka (1959).
  • Arlene Sharpe - Danimarka (1953).
  • Margarita Salas - Asturias, Espainia (1938–2019).
  • Christiane Nüsslein-Volhard - Magdeburgo, Alemania (1942).
  • Marie Curie - Varsovia, Polonia (1867–1934).
  • Alice Ball - Washington, AEB (1892–1916).
  • Rosalind Franklin - Londres, Erresuma Batua (1920–1958).
  • Rita Levi-Montalcini - Turin, Italia (1909–2012).
  • Valentina Tereshkova - Errusia (1937).
  • Katherine Johnson - AEB (1918-2020).

- Mundua aldatzen daben emakumeak:

  • Iratxe Zuazola - Bilbo (1968).
  • Marta de la Cruz - Toledo (1991).
  • Andreina Morales Rondón - Venezuela (1993).
  • Silvia Gómez Puerta - Cuba (1984).
  • Irantzu Llarena - Bilbo (1979).  
  • Vanesa Martínez - Donostia (1979).
  • Lorea Manterola Kareaga - Bergara (1975).
  • Garazi Marticorena Puertas - Usurbil (1998).
  • Idoia Mármol Puente - Bilbao (1997).
  • Estibaliz Capetillo González de Zárate - Getxo (1976).
  • Reyes Calvo - Ciudad Real (1979).
  • Inga Barandiaran Arnaez - Lazkao (1997).
  • Hodei Gómez Fernández - Iruña.
  • Larraitz Añorga - Donostia (1981).
  • Irene Mijangos Olarra - Donostia (1979).
  • Laura Vega - Xixon (1983).
  • Elena Díaz de Apodaca - Vitoria-Gasteiz (1970).
  • Nagore Garmendia - Bilbo (1076).
  • Paula Alfageme - Ciudad Real (1975).
  • Rosalía Cid Barreno - Badajoz (1980).
  • Amaia Peña - Gasteiz (1980).
  • Lidia Almazán Torres - Bartzelona (1984).
  • Marie Lallier - Frantzia (1982).
  • Shandra Sainz - Donostia (1980).
  • Aitziber Iturmendi - Bilbo (1987).
  • Joana Gangoiti - Bilbo (1983).
  • Shandra Cordobés - Donostia (1977).
  • María González - Gasteiz (1988).
  • Eneritz Zubizarreta - Gasteiz (1986).
  • Eukene Imatz-Ojanguren - Mungia (1988).
  • Uxue Lazkano - Bergara (1995).
  • Idoia Mikelez Alonso - Andoain (1991)
  • Kristina Apiñaniz Saez de Maturana - Gasteiz (1972).
  • Virginia Sáez - Sarturtzi (1977).
  • Beatriz Andújar - Burgos (1977).
  • Juana Valer - Iruñea (1962).
  • Nuria Gisbert - Zaragoza (1976).
  • Naiara Ortega - Bilbo.
  • Mónica Rodríguez .
  • María del Mar Vivanco - Basauri.
  • Elena Akhmatskaya.
  • Gema Climent - Sagunto (1971).
  • Maite Termenón - Gasteiz (1981).
  • Isabel Machado - Braga, Portugal (1985).
  • Sandra Seijo - Ponferrada (1987).
  • Amanda Sierra Saavedra - Madrid (1977).
  • Teresa Ribas Luzarraga - Bilbao (1982).
  • Zuriñe Lázaro - Madril (1982).
  • Mª Teresa Losada Ros - Pontevedra (1986).
  • Cristina Latasa Osta - Iruñea (1984).
  • Mauricia Benedito Bordonau - Ribesalbes, Castellón (1978).
  • Rakela Pacheco Goñi - Donostia (1975).
  • Lorea Manterola Kareaga - Bergara (1975).
  • Onintze Salazar Pérez - Bilbo (1971).
  • Amaia Bizkarguenaga Jugo - Bilbo (1978).
  • Maica Morant-Miñana - Valentzia (1979).
  • Lore Zumeta Olaskoaga - Zarautz (1994).
  • Estibaliz Díaz Silvestre - Oiartzun (1974).
  • Oihane Mitxelena Iribarren - Bilbo (1991).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu