Glenda Leonen 'Zuhaitz bat basoan erortzen da' Bilbon ikusgai irailaren 27ra arte
2026-06-19 09:44 erakusketakDiziplina anitzeko sortzailea, nazinoartean ibilbiderik emonkorrena dauen artistea da.
Azkuna Zentroko erakusketa barria aurkeztu dabe Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak; Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusiak; eta Glenda León artisteak.
Aurkezpenaren ondoren, erakusketan zehar ibilbide berezia egin dabe, Conversio, haren azken lanetako baten aktibazinoagaz. Instalazino honek espiritualtasunaren dimensino unibersalari buruzko hausnarketea proponiduten dau, desbardintasun erlijiosoetatik harago, gizakiak batzen dituana aldarrikatuz. Bertan, bost performerrek, munduko erlijino nagusiei lotutako jantziak daroezala, koreografia sinkronizaua egin dabe, munduko musika elektronikoaren aurrendari Richie Hawtin disko-jartzaile eta produktorearen erritmoan. Mobimentuek aurrera egin ahala, jantziak desagertu eta, sinkronizazinoaren ondorioz, estasi-egoerara heldu, eta egoa disolbidu egiten da.
Piezea barriro aktibauko da gaur, barikua, 19:00retan eta zapatuan, bagilaren 20an (18:30 eta 19:30), Erakusketa Aretoan.
Diziplina anitzeko sortzailea, nazinoartean ibilbiderik eta proiekzinorik handiena dauen artista hispanoamerikarretako bat da. Haren lana Parisko Centre Pompidou edo Houstongo Museum of Fine Arts lako bilduma garrantzitsuen parte da, eta Veneziako Biurtekoan Kubaren ordezkari izan da, lehen mailako nazinoarteko beste autortza eta testuinguru batzuen artean.
Diziplinarteko praktika aurrendaria lantzen dau artean, instalazinoa, irudia, musikea eta baliabide barriak estetika minimalistea eta kontzeptualetik artikulauta. Artistearen lanak arrazionaltasunaren eta espiritualtasunaren, zientziaren eta pertzepzinoaren arteko tensinoak aztertzen ditu eta politika, ingurumen eta zentzunezko gaiei heltzen deutse, edertasun formal handiko hizkuntza poetiko baten bidez.
Fernando Pérez, Glenda León eta Iván de la Nuezen zuzendaritza kuratorialari eutsiz, Zuhaitz bat basoan erortzen da kubatarraren obrearen atzerabegirako panoramiko lez zabaltzen da, partitura koreografikotzat hartua, proposamen bakotxak esperientzia berezi eta edegia aktibetan dau. Instalazinoa, argazkia, bideoa eta soinuaren artean dabilen hizkuntza hibrido baten bidez, musikeagaz, berbeagaz, gorputzagaz etenaeko alkarrizketan, artisteak pertzepzino-espazio berezia eregiten daua ikusgaia eta ikusezina, materiala eta espirituala buztartuz.
Erakusketea, Volotearen lankidetzeagaz atonduta, lotuta dagozan hiru arlotan banatzen da erakusketa-proiektua. Lehenengoa arlo politiko eta sozialean ardaztuta dago eta, bertan, lanek bizitza garaikideko tensinoak aztertzen ditue: polarizazio ideologikoa, botere-mekanismoak, zentsurea, aurrerapenaren kontraesanak eta arlo kolektiboan zein intimoan dagozan gatazka-dinamikak.
Bigarren arloak naturea lantzen dau sistema interkonektaua eta hainbat fenomeno lotzen dituen patroi komunak azaleratzen ditu. Hurbilketa zientifiko eta, aldi berean, poetiko baten bidez, ingurunearen aurreko hartu-emon kontzienteagoa eta sensorialagoa sustatuko dauen begirada bat proponiduten da.
Hirugarren arloa espiritualtasunera bideratuta dago. Proponiduten dauen ikuspegiak desbardintasun erlijiosoak gainditzen ditu eta esentzia konpartiduan ardazten da. Conversio lanaren kasua da, artistearen pieza barrienetako bat. Performance/instalazino horrek aurrez jorratutako gai asko batzen ditu eta kulturea, egoerea eta mundu garaikidea ikusteko modu askorenn arteko alkarrizketea sortzeko kapaz dan hausnarketa-sistemea eregiten dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
