Ines Garciak 'El tacto del contacto' aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-11-06 08:42   erakusketak

Azkuna Zentroaren egonaldian egin dauen proiektua.

Babestu programako artista egoiliarrak, haren azken proiektua aurkeztu dau Azkuna Zentroan: El tacto del contacto. Instalazinoak mobimenduan dagoan irudiaren, gorputzearen eta espazioaren arteko hartu-emonak ikertzen ditu.

Erakusketeak, proiekzino-kabinea konbertiduten dau Urkijo Aretoa. Haren film analogikoetarako diseinautako gailuakaz esperimentau ondoren, artisteak beste urrats bat egin eta aretoa eraldatzen dau, espazioko elementu arkitektonikoez jaubetuz, zinemea zabaltzeko sartze-esperientzia proponiduz. Era berean, aukerea emoten deutso publikoari mobimenduan dagoan irudiagaz alkartzeko.

Artisteak alde batera ixten ditu aurreko lanetako kontakizun handiak eta paisaje desatseginak. Gainera, erakusketa-gunean ikus-entzunezko piezak erakusteko zailtasunaren ondorioz, berezko moduak proponiduten ditu haren lana kubo zuriaren barruan erakusteko.

2024an ekin eutson lanari, eskuz sortzeko prozesuak filmetan, esaterako egurrezko bolo bat, tarta esferiko bat eta farfailezko bordau bat. Lehen proiekzino-kabinea Diego Sologuren arkitektoagaz batera egin eban. 2025ean, barriz, handitu eta sendotu egin dira Azkuna Zentroaren Babestu programan egoiliar bezela egon ondoren.

El tacto del contacto

Proiektuak hiru fase ditu: harilduten dagoan emakume baten filmaketea; begiradea, irudia eta ukimena lantzen dauen hurreraketea: eta, instalazino edo arkitekturearen erakusketa diseinua. 

Garciak ondokoa hausnartu dau: erakusketa-espazioetan mobiduten dabilen irudiaren etorkizuna zalantzazkoa da. Horregaitik uste dot garrantzitsua dala barriro pentsetea entzuleen zeregina, baita pantailearen mugak eta erakusketa-espazioarenak berarenak be. Proiektua Azkuna Zentroan lantzeak aukerea emon deust Bilbon egin dodan ibilbidea sendotzeko eta nire lana era askotako entzuleei erakusteko.

Erakusketea osotzeko, zemendiaren 8an eta 15ean, artisteak 30 minutuko bisita gidatuak eskainiko ditu. Sartzea doban izango da, aldez aurretik webgunean izena emonez.

Ines Garcia 

Ines Garcia zinemearen eta arte garaikidearen artean ibilten da, instalazinoak, film laburrak eta film luzeak eginez. Haren obrak, naturea, mitoak eta musikea buztartuz, bidaia proponiduten dabe erreal eta mistikoaren, indibidual eta kolektiboaren artean. 

2024an, Vegap laguntzea jaso eban eta New Yorkeko Art Omiko egonaldirako hautatu eben. 2023an, Slides (Isiluneen arteko mobimendua) bakarkako erakusketea egin eban Rekalde Aretoan.

Horreezaz gan, hainbat erakusketatan izan dau lana ikusgai: El Verb Harmònic, La Panera (Lleida, 2022); Biam22, Centre d'Art Lo Pati (Amposta, 2022); Slides (Glissements d'échelle) eta Obrador (Bilbo, 2022). 

Haren bideoak eta filmak ondoko jaialdietan proiektatu dira: KurtzFilm Oberhausen, Document Amadrid, Zinebi, Punto de Vista, Loop eta Les Rencontres Internationales Paris/Berlin. Arte garaikideko zentroetan be erakutsi ditue obrak, besteak beste, CA2M, Tabakalera, Vigoko Marco eta Murtziako konserba-lantegian. 

Bitartekaria eta komisarioa da Rekalde Aretoan, baita Errekalde auzoko Obrador kultura-gunearen sortzaileetako bat be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu