Martxan da 'Expodistrito' kultur programea
2026-01-07 12:14 erakusketakErakusketak uriko udaltegietan izango dira
Expodistrito, Bilboko Udalak atondutako aldi baterako erakusketak urtarrilaren 8an hasiko dira; argazkigintzea, pinturea eta marketeria proposamenak batzen dituan edizinoan.
Urtarrilaren 8tik, eguenetik martiaren 31ra arte, Bilboko auzoetako Udal Zentroek ziklo horretako erakusketak hartuko ditue. San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udal Etxeetan eta Basurtoko barrutian dagoan La Perrera espazio soziokulturalean izango dira ikusgai proposamen artistikoak.
Parte hartuko daben artisten artean dagoz Maite Márquez Peña eta Charo Castaño Alaejos (margolariak); artista plastikoak diran Luis Lozón de Cantelmi Medina, Lore Maitane Gardelle Aldazabal eta José Manuel Zubiete; eta hamar bat komiki-egile palestinar.
Erakusketa guztiak doban izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitau ahal izango dira.
Erakusketak
- Maite Marquez Peña. Alivio.
- Urtarrilak 8-29 / Begoña Udaltegia.
- Zezeilak 2-13 / Castaños Udaltegia.
- Zezeilak 17-27 / Abando Udaltegia.
- Martiak 3-16 / San Francisco Udaltegia.
- Martiak 18-31 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.
- Luis Lozón de Cantelmi Medina. Fotoesías.
- Urtarrilak 8-29 / Santutxu Udaltegia.
- Zezeilak 2-13 / San Frantzisko Udaltegia.
- Zezeilak 17-27 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.
- Martiak 3-16 / Abando Udaltegia.
- Martiak 18-31 / Errekalde Udaltegia.
- Bisita gidatua martiaren 12an, eguena, 19:00retan, Abando Udal Zentroan.
- Charo Castaño Alaejos. Fragmentos de sensibilidad.
- Urtarrilak 8-29 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.
- Zezeilak 2-13 / Begoña Udaltegia.
- Zezeilak 17-27 / La Bolsa Udaltegia.
- Martiak 3-31 / Otxarkoaga Udaltegia.
- Lore Maitane Gardelle Aldazabal. Synergy.
- Urtarrilak 8-29 / Castaños Udaltegia.
- Zezeilak 2-13 / Santutxu Udaltegia.
- Zezeilak 17-27 / Begoña Udaltegia.
- Martiak 3-16 / La Bolsa Udaltegia.
- Martiak 18-31 / La Perrera.
- Artista ugari. Pakistán, una cultura por descubrir.
- Urtarrilak 8-29 / Abando Udaltegia.
- Inaugurazino ofiziala, urtarrilaren 12an, 19:00retan.
- Jose Manuel Zubiete Soler. Basa bizitza, Vida silvestre.
- Urtarrilak 8-29 / La Bolsa Udaltegia.
- Zezeilak 2-13 / Otxarkoaga Udaltegia.
- Zezeilak 17-27 / Castaños Udaltegia.
- Martiak 3-31 / Santutxu Udaltegia.
- Cómic Palestino. Ahots propioak, oihu kolektiboa / Voces propias, grito colectivo.
Egileak: Leila Abdelrazaq, Iasmin Omar Ata, Sara Shehadeh, Hassan Manasrah, Hamza AbuAyyash, Khaled Jarrada, Shahd Alshamali, Dania Omari, Samir Harb eta Mohammed Sabaaneh.
- Urtarrilak 8-29 / La Perrera.
- Zezeilak 2-13 / Abando Udaltegia.
- Zezeilak 17-27 / San Frantzisko Udaltegia.
- Martiak 3-16 / Begoña Udaltegia.
- Martiak 18-31 / Castaños Udaltegia.
Expodistrito
Expodistrito programea Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizau eta artista barrien lana jentaurrean aurkezteko helburua dauka. Betiko lez, erakusketak txandakatuz joango dira, eta bakotxaren data zehatzak konsultau daitekez hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
