Euskal Herria Museoak Lope Alberdi organogilearen irudia berreskuratu dau

Bizkaie! 2026-07-24 11:40   erakusketak

Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea erakusketan.

Erakusketea 2027ko urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik eta balioan jarriko dau Busturialdean sortutako organogile handienetako baten legadua eta nazinoarteko musika ondarean itxitako errastua.

1868.urtean Gautegiz Arteagan jaiotako organogile handi honen memoria eta legatua berreskuratzea da asmoa, haren lana Busturialdea soinu-paisaje parte baita mende bat baino gehiago dala. Erakusketea gaur goizean aurkeztu dabe Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, Leire Irazabal Euskal Herria Museoko zuzendariak, Itziar Larrinaga eta Benantzi Bilbao komisarioak.

Leixuri Arrizabalagak azaldu dauenez, jakitun gara Bizkaian eta, zehatz, Busturialdean konserbautako organoek daben balio kalkulaezinaz. Horregaitik, Bizkaiko Foru Aldundiak gogor parte hartzen dau tresna horrek berreskuratzen eta balioesten. Gure jarrerea da kulturearen eta ondarearen arteko loturea indartzea, tresna horreek leku berezia izan dabe Bizkaiko kulturan eta bizitza sozialean urteetan zehar, eta gaur egun be badabe joana eta oraina lotzeko, memoria biztuteko eta emozinoa transmitiduteko kapazidadaea.

Instrumentuen garrantzia gorabehera, horreetako gehienak galduta, Lope Alberdiren figurea bigarren mailan geratu da hamarkadetan hari buruzko dokumentazino gitxi gorde dalako eta aldaketak izan diralako musika-gustuetan eta organoen inguruko ondarea konserbetako erispideetan. Baina, erakusketa honetarako berariaz landutako ikerketa barri bati esker, publikoa lehen aldiz hurbilduko da Lope Alberdiren figurara, zehatz-mehatz berreregi da-eta haren bizi eta lanbide-ibilbidea. Haren obraren bildumarik garrantzitsuena Bizkaian dago, hamabost instrumentugaz.

Josep Maria Berengerek diseinautako erakusketeak beste begirada bat eskaintzen dau XIX. mendearen amaierearen eta XX. mendearen hasierearen arteko organogintzearen bilakaerea ulertzeko aukerea emoten duen ondare bati buruz. Dokumentu historikoen, argazkien, planoen, marrazki teknikoen, tresnen, ikus-entzunezko materialen eta jatorrizko tresnen bidez, bisitariek artisau honen historia deskubridu ahal izango dabe, izan be, Bartzelonan kokatu ondoren, jarduera profesional bikainari ekin eutson eta, horri esker, haren organoak Iberiar peninsulako hainbat herritara, Amerikara eta Filipinetara heldu ziran.

Erakusketa-esperientzia aberasteko asmoz, erakusketarako berariazko hiru ikus-entzunezko produzidu dira. Horreetako bik Lope Alberdiren figuran sakontzen dabe, Busturialdeko hainbat eleizatarako eregi zituen organoak eta tresna horreetako bakotxaren berezitasunak azalduz.

Hirugarren ikus-entzunezkoak organoaren funtzionamendura hurbiltzen dau publikoa. Erakusketako panelak euskeraz eta gaztelaniaz dagoz eta QR baten bidez eskuratu daitekez ingelesezko eta frantsesezko bersinoak.

Alberdik eregitako organo ugari gordeten dira Busturialdea-Urdaibain eta, ondorioz, Lope Alberdiren jatorrizko eskualdea toki pribilegiadua da haren obrarako. Erakusketeak holako kultura-ondare berezi eta hauskor bat jagotearen eta transmitidutearen garrantziaz hausnartzeko animetan gaitu, baita musikeari lotutako artisau-lanbideen balioaz be.

UOJE Urdaibaiko Organoak - José María Eguilior alkarteak, Urremendigaz batera, orain 22 urtetik Urdaibaiko Organo Jaialdia atontzen dau, eskualdeko organo-ondarea konserbetako, zabaltzeko eta balioesteko oinarrizko ekimena. Proiektuak, era berean, Bilboko Eleizbarrutiaren, aztertutako tresna historiko askoren jaubearen, Eusko Jaurlaritzearen eta Gernika-Lumoko Santa Klara Monasterioaren oinarrizko lankidetzea izan dau, horreen inplikazinoa oinarrizkoa izan baita ikerketea garatzeko eta erakusketea gauzatzeko. Era berean, BFAk Urdaibaiko Organoak jaialdia babestu eta maila ekonomikoan lagundu dau, Gotzaindegiaren bitartez, lurraldeko hainbat organo historikoren zaharbarritze prozesuetan; holan, kultura-ondare horren konserbazinoa eta zabalkundea indartu ditu.

Erakusketearen edukietan sakontzeko asmoz, jarduera osogarrien programa zabala atondu da, publiko ezbardinetara heltzeko: kontzertuak, bisita gidatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta dibulgazino-jarduerak.

Programea garagarrilaren 12an hasi zan, Lope Alberdiren omenezko plaka bat erakutsiz Gautegiz Arteaga eleizako arkupean, udalak babestuta. Hurrengo ekitaldia, garagarrilaren 25ean hasiko da, UOJEko kontzertu bategaz, Gernika-Lumoko Mertzede-San Bartolome eleizan. Abuztuan, bisita gidatuak egingo dira Euskal Herria Museoko erakusketara eta Santa Klara organora; Bizkaiko organoen konserbazioaren erronkei eta organoen etorkizunari buruzko mahai-ingurua be egingo da: ondareari lotutako erakunde, akademia eta musika-erakundeetako espezialistek parte hartuko dabe.

Aurreikusitako jardueren artean, nabarmentzekoak dira ondokoak: irailaren 25ean, Erakusketako katalogoaren aurkezpena; urrian, zaharbarritzen dagoan Bermeoko San Frantzisko eleizako
organoa ezagutzeko bisitea, eta hainbat kontzertu, Óscar Rodríguez Pastora eta Benantzi Bilbao lako interprete ezagunen eskutik.

Azkena 2027ko urtarrilaren 8an izango da, Benantzi Bilbaok Euskal Herria Museoan eskainiko dauen kontzertuan, hain zuzen be, Lope Alberdiri organogintzearen eta euskal musika-ondarearen historian jagokion lekua emongo deutson erakusketa hau amaitu baino egun
batzuk lehenago.

Jardueren programea

  • Garagarrilaren 25ean, 18:00 - UOJEko kontzertua. Mertzede-San Bartolome, Gernika-Lumo.
  • Abuztuaren 13an, 12:00 - Bisita gidatua erakusketara eta Santa Klarako organora (gaztelaniaz). Rodrigo Hernández. Erreserbatu behar da.
  • Abuztuaren 13an, 18:00 - Mahai-ingurua: Órganos de Bizkaia, retos de conservación y futuro.
  • Abuztuaren 14a, 10:00 - Bisita gidatua erakusketara eta Santa Klarako organora (gaztelaniaz). Rodrigo Hernández. Erreserbau behar da.
  • Abuztuaren 15ean, 20:00- UOJEko kontzertua. Andra Mariaren eleizan, Mundakа.
  • Irailaren 25ean, 18:00 - Erakusketako katalogoaren aurkezpena eta Bermeoko San Frantzisko eleizako Lope Alberdi organoa zaharbarritzeari buruzko hitzaldia.
  • Urriaren Заn, 11:00 - Alberdi organoak, guztion ondarea (euskeraz). Ondareari buruzko Europako Jardunaldia. Erreserbau behar da.
  • Urriaren 17an, 11:00 - Los órganos Alberdi, un patrimonio compartido (gaztelaniaz). Ondareari buruzko Europako Jardunaldia. Erreserbau behar da.
  • Zemendiaren 12an, 17:00 - Bisita zaharbarritzen dagoan Bermeoko San Frantzisko eleizako organora. Jarduera elebiduna. Erreserbau behar da.
  • Zemendiaren 21ean, 18:00 - Óscar Rodríguez Pastoraren kontzertua.
  • Abenduaren 18an, 18:00 Hauspo bete-betean, umorezko bitartekaritza-jarduerea euskeraz. Itziar Saenz de Ojer.
  • 2027ko urtarrilaren 8an, 18:00 - Benantzi Bilbaoren kontzertua.

Jarduera jakin batzuetarako beharrezkoa izango da aldez aurretik izena emotea edo erreserbea egitea. Informazino osoa Euskal Herria Museoan konsultau daiteke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu