'Paraleloak eta meridianoak. Iberdrola Bilduma' Bilbon
2026-04-30 08:31 erakusketakArte garaikidearen korronte nagusietako batzuk zeharkatzen dituan eta 139 obra batzen dituan erakusketea.
Iberdrola Bilbon sortu zaneko 125. urteurreneko ospakizuna; erakusketeak denporen, lengoaien eta geografien mapa bat proponiduten dau, honako artisten lanen bidez: Alex Katz, Andy Warhol, Marina Abramović, Miquel Barceló, Ai Weiwei, Tracey Emin, Olafur Eliasson, Bill Viola, Donald Judd, Gerhard Richter, Antonio López, Anselm Kiefer, Kenneth Noland, Darío Urzay, Cristina Iglesias, Txomin Badiola, Jesus Mari Lazkano, Juan de Sande, Javier Pérez edo Asier Mendizabal.
Jazoera berezia da erakusketeak lehen aldiz aurkezten deutsozala publikoari Antonio Lópezek Torre Iberdrolatik pintautako Bilboren ikuspegi biak, oraindino gauzatze-prozesuan dagozanak.
Sartzea doban. Bilboko Arte Eder Museoko Eduardo Chillida plazatik sartu daiteke.
Sartzea doban. Bilboko Arte Eder Museoko Eduardo Chillida plazatik sartu daiteke.
2026ko apirilaren 29tik abuztuaren 30era egongo da zabalik
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
