Guggenheim Museoak 55 pieza jarri ditu ikusgai
2025-11-07 10:37 erakusketakHorreetatik 22, pieza barriak dira.
Bilboko Guggenheim Museoak bildumako artelanen erakusketea inaugurau dau. Erakusketeak, helburu bi ditu: artelan barriak gehitu eta aberastasuna eta aniztasuna begi-bistan jartea. Holan, aurrez erakutsi bako artelanak ikusteko aukerea egongo da, baita azken urteetan ikusgai egon diranak be.
Marta Blaviak, museoko arte arduradunak, egin ditu komisario lanak eta BBK Fundazinoaren babesea izan dau.
Museoak azken denporaldian artelan ugari eta garrantzitsuak lortu ditu: eskuratu barri diranak, D.Daskalopoulos Collectionek eta Al Held Fundazinoak dohaintzan emondakoak eta baita Inge Rodenstocken bildumak museoari epe-luzerako mailegutakoak be.
Artelan ugari lehen aldiz erakutsiko dira jentaurrean. Horreen bitartez artisten eta estiloen arteko loturak ezarri eta XX. mendearen bigarren erdiko artearen funtsezko irudi eta mobimenduen presentzia indartzen da, besteak beste, Jean-Michel Basquiat, Yves Klein, Jeff Koons, Antoni Tàpies, Cy Twombly eta Andy Warholena lako artisten obrakaz. Gainera, izen barriak gehitzeak (Hanne Darboven, Damien Hirst, Martin Kippenberger edo Robert Ryman) Museoaren Bildumako arlo narratiboak edegitea ahalbidetzen dau.
Erakusketea Frank Gehryren jatorrizko arkitekturea guztiz errespetauta atondu eta indartu egiten dau Museoaren konpromisoa arte garaikidearen aberastasuna eta konplejutasuna islatu eta 1950eko hamarkadatik gaurdinoko artearen historia ikertzen eta zabaltzen lagunduko dauen kontakizun dinamiko eta plurala sortzeko.
Museoko hirugarren pisuaren bisitau ahal izango da, 2026ko abenduaren 31ra arte.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
