Egun on, 'Gazte Eztanda' gaur, hilak 6, Durangon
2025-12-06 10:32 azokakGauean Naxker eta Mirua taldeen kontzertuak izango dira.
Gaurko jardunaldia be transmisinoari lotuta egongo da Durangoko Azokan, izan be, Gazte Eztandaren laugarren edizinoa egingo dabe. Egunean zehar horrei zuzendutako makinatxu bat ekitaldi egongo dira eta gaueko 23:30ean kontzertuak dagoz atonduta Plateruenan: Naxker eta Mirua taldeen eskutik, hain zuzen be.
Gainera, Iratxe Reparazek sormen-prozesu eta jardunari buruz berba egingo dau Atartean (12:30).
Gaur goizeko ekitaldian artean ondoko honeek ikusteko aukerea izango da:
- 10:30: Beste zerbait. Danele Sarriugarte / Katona. Antxiñe Mendizabal / Narrugorrik. Ixiar Rozas. Consonni. Liburu aurkezpena. Ahotsenean.
- 10:30: Abentura erraldoia bildumearen azken ipuina eta karta-jokoa. Gorka Bereziartua eta Adur. Argia. Ipuin kontalaria. Saguganbaran.
- 11:00: Jone, batzuetan. Sara Fantova. Film proiekzinoa. Irudienean.
- 12:00: Kuntzak eta kera. Sara Uribe-Etxeberria Atxurra. Balea Zuria. Liburuaren aurkezpena. Ahotsenean.
- 12:00: Piztiak telesailaren aurkezpena. Amancay Gaztañaga. EITB. Estreinaldia. Irudienean.
- 13:00: Martxelo Otamendi: handira jotzeko kazetaritza. Martxelo Otamendi eta Garbiñe Ubeda. Berria, Elkar eta Jakin. Aurkezpena. Talaian.
- 13:45: Xirribit ipuin musikatua. Irene Irureta eta Juan Kruz Igerabide. Euskal Barrok Ensemble. Egitasmoaren aurkezpena. Saguganbaran.
Konsultau egitarau osoa hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
