43 euskal upategik ardaoak aurkeztuko ditue ProWein-en

Bizkaie! 2024-03-12 08:43   azokak

27k Euskadi Basque Country - Basque Wine markearen barruan egingo dabe.

Düsseldorfen ProWein 2024 azokea martxan da, Europako ardao eta edari alkoholdunen nazinoarteko topaketa garrantzitsuena ardaogintzearen sektorean. Bertan, ardao munduko enpresa nagusiak dagoz.

Aurton, azokearen 30. edizinoa da, eta Euskadiko 27 euskal upategik hartuko dabe parte, Euskadi - Basque Country – Basque Wine markearen barruan, 290 m2-ko stand batean. Parte-hartzaileak ondokoak dira: Arabako Errioxako 16 upategi, Getariako Txakolinaren 6 upategi, Arabako Txakolinaren upategi 2, Bizkaiko Txakolinaren upategi bat, artisau-enpresa destilatzaile bat eta premium edarien banatzaile bat. Horreezaz gan, beste 16 euskal upategik hartuko dabe parte Alemaniako azokan, stand propioakaz.

Eusko Jaurlaritzaren eta HAZIren bidez egiten da, eta Euskadiko Elikagaien Industria Sustatzeko Planaren ekintzen barruan kokatzen da, Euskadiko edariak nazinoarteko merkatuetan sustatzeko asmoz.

Euskadiko ardaoen esportazinoak

Alemania izan zan igaz Euskadiko ardaoen esportazinoen laugarren helmugea, bai balioari  (14,8 miloe euro), bai bolumenari jagokonez (2,1 miloe litro).

Euskal ardaoak munduko 108 merkatutara esportau ziran guztira, 5 kontinenteetan. Estadu Batuek lehen merkatu bezela errepetidu dabe balioari jagokonez, batez bestekoa baino askoz prezio altuagoan, nahiz eta hango salmentak bajau egin diran 2022 urte bikainagaz alderatuz. Erresuma Batuak oso gertutik jarraitzen deutso Ipar Amerikako herrialdeari. Bertan, Arabako ardaoaren salmenten martxa ona nabarmentzen da, eta merkatu britainiarra da lehena bolumenean. Ganera, Belgika, Herbehereak eta Alemania be asko igon dira eta Mexiko eta Frantzia oso erritmo onean dabiz.

ProWein, nazinoarteko erakusleihoa

ProWein Düsseldorf mundu osoko produkzino eta banaketa enpresakaz merkataritza-hartu-emonak sustatzeko Europako topagune onena da. Azoka publiko profesionalari zuzenduta dago, eta bertaratutako bisitariak banaketa-kanalen erosle adituak dira.

Mahastizaintzearen eta ardaogintzearen sektoreko joerak eta barrikuntzak ProWein 2024 azokan dagoz, erakustaldi berezien, mintegien eta eskola magistralen bidez. Igaz, azokeak 62 herrialdetako 6.000 enpresa erakusketari izan zituan, eta 141 herrialdetatik etorritako 49.000 profesionalen bisita jaso eban.

Parte-hartzaileen zerrendea

- Arabako Errioxako upategiak

  • Bodegas Altún.
  • Aranzabela.
  • Bodega 202.
  • Coop. Vinícola Lapuebla de Labarca.
  • Bodegas L. Casado.
  • Bodegas Muriel.
  • Bodegas Medrano Irazu.
  • Bodegas Larchago.
  • Bodegas Garcia de Olano.
  • Bodegas Ostatu.
  • VBodegas y Viñedos Pujanza.
  • Señorío de Arana.
  • Sierra de Toloño.
  • Ukan Winery.
  • Bodegas Valdemar.
  • Viñedos y Bodegas de la Marquesa.

Getariako Txakolina

  • Blai & Blai Txakolina.
  • Gaintza Txakolina.
  • Hika Bodega.
  • Hiruzta Txakolina.
  • Txakoli Zudugarai.
  • Txomin Etxaniz.
  • Arabako Txakolina.
  • Astobiza Bodega.
  • Bodega Bat Gara.

Bizkaiko Txakolina

  • Bodegas Virgen de Lorea.

Destilatuak

  • Basque Moonshiners.
  • Lasil Excluse Brands.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu