Badator Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azokea

Bizkaie! 2025-05-14 08:43   azokak

Bagilaren 7an, zapatuan izango da.

Euskeraz bagara, Baltsan Alkarte ziburutarrak eta Argia komunikabide nazionalak Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokea atondu dabe.

Frantses nazinoa fabrikatu [] egin da menpe hartu dituan herrien berbakerak suntsituz eta bere legeak inponiduta. Holan jarraitzen dau horreen erabilerea udaletxe (katalanera), legebiltzar (korsikera), azterketa edo auzitegietan (euskera) debekatuz. Euskerearen gaia politikoa da beraz: sufriduten dauen larrialdia ez da halabeharrez jazoten, gure berbakerea ezabatu nahi daben politika kolonialisten ondorio zuzenez baino.

Bardin jazoten da EAEn, koofizialtasun faltsuaren eremuan: euskerea jakitea eskubidea da, espainola, barriz, obligazinoa. Euskerearen aurkako oldarraldi judizial-politiko euskarafobo vetean gagoz, daborduko eskasak ditugun eskubideak arabere gehiago murrizteko, ustezko diskriminazinoaren contra egiteko atxakian. Okerrago Nafarroan euskeraz ikasteko eskubidea nafar guziei bermatua ez jakelarik.

Hemen kanpoko legea da nagusi, batzuetan ahaztuten baitogu lortu porroska eskasek anestesiatuta: gu hobeto asimiletako euskerea desagerrarazo nahi dabe hizkuntzeak egiten gaitualako herri. Horregaitik dinogu: Euskeraz bagara Euskera hutsez bete daigun Ziburuko plazea bagilaren 7an, eta gure jarrera eta biziak urte osoan.

Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azokea

✗ 5 gune : Iturri zaharra (umeenzakoo ikusgarria), karpa nagusia (azokakoa), karpa txikia Herriko Etxearen parean (liburu aurkezpen eta ekitaldi kulturalak), oholtza estalia Herriko Etxearen kontra (kontzertuak), Herriko Etxeko lorioa (rol joko partidak).
✗ 120 metro erakusmahai eta 43 argitaletxe edo diskoetxe eta auto produktore (jgaz 40 izan ziran), 33 liburugintza arloan, 10 musikarenean.
✗ 2024an ez egozan 4 argitaletxek parte hartuko dabe (Euskaltzaleen Biltzarra, Nabarralde, Talaia eta Rolariak) eta musika arloan 5 auto produktore edo proiektu barrik mahaia izango dabe (Alabena, Elkor-Karma, Esan Ezin, Madame Birrots eta Sara Zozaya).

2025eko egitaraua

10:00: Azokea edegitea, Aurelia Arkoxari omenaldia.
10:10: Zubiburu: Aurelia Arkoxa eta Rakel Pardo.
11:00: Ipuin kontaketea, Kiribil konpainia Iturri zaharrean.

Ondoren, Ziburuko 3 lehen mailako eskoletako umeen sorkuntzak.

11:00: Kontzertua: Madame Birrots.
11:30: Aurkezpena: Kontra Ane Zubeldia (Susa).
12:00: Aurkezpena: Maurizia, biziminaren hotsa Garbiñe Ubeda eta Garluk (Xabiroi).
12:30: Zirriborroka bertso-marrazki saioa: Amaia Karrere, Asisko Urmeneta, Haira Aizpurua Ibargarai eta Patxi Iriart.
13:00 – 15:00: Azoka hetsia.
15:00: Kontzertua: Esanezin.

Bertsolarien mahaiez mahai: Haira Aizpurua Ibargarai eta Patxi Iriart.

15:30: Umorezko saioa: Maialen Berra.
15:30: Herriko Etxeko sarreran: Rol joko partidak (Rolariak alkartea).
16:00: Aurkezpena: Iparrorratza Celine Mounole Hiriart Urruti (EHU).
16:30: Kontzertua: Sara Zozaya.
17:00: Aurkezpena: Palinpsespoa Joxe Auxtin Arrrieta (Maiatz).
17:30: Aurkezpena: Ehun zaldi trostan Ainhoa Urien (Elkar)
18:00: Aurkezpena: Carmilla Sheridan Le Fanu - Itz.: Maialen Berasategi (Igela / Erein).
18:30: Kontzertua: Ekhi Lambert.

Kotuak kontu, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokearen indarra handitzen joan da, euskerazko kulturearen ezinbesteko hitzordu bilakatuz, ziburutarrentzat, auzo herrietako eta, oro har, Euskal Herri osoko euskaltzaleentzat.

Eskertzen ditugu garapen hori beren aholkularitza eta laguntza teknikoa, ekonomikoa eta mediatikoa ekarriz babesten dabenak: Euskal Irratiak, Euskal Kultur Erakundea eta Ziburuko Herria.

Eskertzen ditugu babesleak be: Bertsolarien Lagunak Elkartea, bertsoari leku berezia emoten deutson zirriborroka saioa lagunduz; Atalaia, Bittor, Maitenia eta Trinket Ttiki ostatuak, ekitaldiaren sponsor izateaz gan, ekimena euskara hutsez iragaten lagunduko dabenak.

Egun oso bat Ziburun, euskeraz entzun, berba egin, irakurri, ezagutu, erosi, komentau, biziz, arnas hartuz eta euskerazko sorkuntzea babestuz.

Ziburuko Azokea: euskeraz baikara, euskera hutsez bete daigun Ziburuko plazea.

Doinuele, euskera hutsezko plazen sarea

Euskera hutsezko plazen sareak proponiduten dauen ibilbidearen 5. etapea izango da Ziburuko Azokakoa: lehenengo Baztan, Azkoitia, Galdakao eta Zarautz (hau maiatzaren 23tik 25era).
Eta uda ostean beste 4 hitzordu:

- Irailean (H)azoka. Hernanin 27an, zapatuan, euskera hutsezko liburu eta diskoen azokea aterpetuko dau Atxegindegi plazeak eta liburu aurkezpenak, kontzertuak eta hainbat ekimen izango dira aukeran.
- Urrian Ikusi Mikusi. Saran ume eta gazte literaturan sartzeko aukerea 11n eta 12an eta ume zein gazteei zuzendutako hainbat ekitaldi be bai.
- Zemendian Hitzen Lihoa. Oiartzunen 12tik 16ra liburu azokea eta gai bat ardatz hartuta horren bueltako kultur ekimen bereziak.
- Abenduan Lazkaoko Azokea. 12tik 14ra Olentzeroren zakua euskerazko liburu zein diskoz beteteko aukerea eta hainbat kultur ekitaldi.

Azoka horreetan guzietan bisitariei orri markagailu bat banatuko jake, plaza bakotxaren leku eta datakaz Euskal Herriko itzuli literarioa egin deien animauta.

Azokaroa

Egun nagusia agilaren 7an bada be, egunaren eta plazearen mugak gaindituz, ekitaldiek maiatza osoa hartu dabe aurten Azokaroaren harian. Egunari ekarten deutsena auzo herri eta probintziei bueltau guran, Azokearen inguruko ekitaldiak herri honeetara ekarri dira, baita Baxe Nafarroko Ortzaize herrira eta etxe guzietara euskal irratiek eta Argiak atondutako mahai-inguruaren bitartez be. Holan euskeraz bizi nahi dabenei eta euskerazko literaturaz eta kulturaz gozau, aukera bat gehiago eta hurrekoagoa eskaintzen jake, arnasgune bat gehiago.

Ortzaize eta Zibururen ondotik hona ondoko hitzorduak zeintzuk diran:

- Maiatzaren 16an, barikuan, 19:00retan.
- Urruña, Berttoli, sartzea 5 €, pintxoak ondotik.
- Ikastolako Euskaraz Bizi taldea atontzaile.
- Biharraren hegietan Maddi, Ainhoa eta Ixak Sarasua eta Julen Lezaunen errezitaldi musikatua.
- Maiatzaren 19an, astelehenean, 19:00retan, Euskal Irratiak sarearen antenetan.
- Euskaraz sortuz (duin) bizi? mahai-ingurua Ximun Fuchs (Artedrama, Axut) eta Amagoia Gurrutxaga (Lanartea).
- Maiatzaren 23an, barikuan, 19:00retan.
- Azkaine, Bil Toki, sartzea kitorik.
- Azkaineko irakurle taldea atontzaile.
- Gizatasun arrantzale Mikel Epalzaren liburuaren aurkezpena.
- Maiatzaren 28an, eguaztenean, 19:00retan.
- Donibane Lohizune, Mediateka, sartzea kitorik
- Donibane-Ziburuko AEK atontzaile.
- Masusta erreximenta Ekaitz Bergaretxeren liburuaren aurkezpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu