50 artisau Durangoko Euskal Dendan
2022-12-09 09:51 azokakEuskal Herriko artisauen topagunerik handienetakoa, abenduaren 7tik 11ra.
Edegiera ekitaldian, Inma Garrastatxu Durangoko alkatea, Julián Ríos eta Iker Urkiza, alkateordeak egon dira eta eurekaz batera, Asun Elorriaga eta Aingeru Mimentza Gerediaga Alkarteko idazkaria eta zuzendaritzako kidea. Guztiek nabarmendu dabe artisauen azokearen balioa, izan be, pozik agertu dira pandemia ondoren Durango barriro be Euskal Herriko erreferente kulturala izango dalako.
Danetara, 50 artisau batuko dira eta 26. edizino honetan ez dau beherantz egingo kalidadeari jagokonez, izan be, ekitaldi honen sustatzaileek, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Alkarteak, Arbasok, adierazo dabenez, gizartea eraldatu egin dala eta artisautzearen kontzeptua eta balioa ulertu dauela ikusi dogu azkenaldian. Esangura horretan aldaketea egon dala emotendau, eskuz egindakoari balioa emoten hasi jako. Hori guztia gure profesionalek bermatzen dabe, bizitza eta produkzino ibilbide luzeakaz eta objektu parebakoak sortzen ditue.
Halan da be, alkarteko bozeroaileek uste dabe krisiak gogoan hartu gaituala, sektore txikia gara eta batzuetan ez da premina handikoa; horregaitik, badakigu egoerea zein dan, izan be, krisialdiak etena ekarri deusku baina itxaropenez begiratzen deutsagu artisautza tradizional eta garaikidearen urteroko
erakusleihorik garrantzitsuenari, pandemiagaz galdutako normaltasuna berreskuratzen baitau. Aspaldi izan bazan be, egia esan, COVID-19aren bildurra hor dago eta guk, artisauok, ezin dogu ahaztu horrek egin deuskun kaltea, merkatuen jarduera guztiak bertan behera itxita, batzuetan kalte konponezina izan dala. Horregaitik, Durangoko topaketea sano garrantzitsua da, alde batetik, egun bereziak diralako, Durangoko Azokeagaz batera egiten dalako eta, bestetik, artisauak azokea eta merkatuetan dauelako bere merkaturatze-iturri nagusia. Gero eta gehiago dira online espazioa dabenak, baina ikusleek ikusi, sentidu, usaindu nahi dabe eta hori da Euskal Dendan egin leikiena, onartu dabe Arbasoko orderkariek.
Parte-hartzaileak eta espezialidadeak
Durangoko merkatu plazan 50 artisau batuko dira, beti legez mugearen alde bateko eta besteko euskal lurralde guztietatik etorriak. Horreetatik 14, hau da, % 28, barriak dira azoka honetan. Era berean, edizino honek Bizkaiko sektorea ikusarazoteko aukerea emongo dau, profesionalen % 62 bertokoak baitira. Baina Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko artisauak be hor izango dira. Euskal Dendea, beraz, ezinbesteko topalekua izango da artisautza sektorea bizia dala egiaztatzeko.
Lurraldeka aztertu ezkero, 30 bizkaitarrak dira, igaz baino sei gehiago. Gipuzkoako presentzia gitxitu eta 9 dira lurralde horretako artisauak. Arabakoak 4, Nafarrokoak sei eta mugeren beste aldetik, hau da, Ipar Euskal Herriko bakarra ibiliko da, Lapurdikoa, hain zuzen be.
Sektoreka, aurten ehungintzarena nabarmendu behar da, danetara 11 artisau izango diralako: osogarriak, modea, feltroa edo zuntzak. Gabonak hur dagozanez, ez dira faltako ohiko segmentuak, besteak beste, bitxigintzea, larrugintzea, imitazinozko bitxigintzea, bakotza bost artisaugaz. Alabaina, ez dira bosna bakarrak izango, izan be, kometika naturala izar izango, aurten bost izango dira.
Nekazaritzako elikagaien sektoreari leku garrantzitsua egingo jako aurtengo Euskal Dendan, arloko onenetarikoak izango dira eta Durangon. Beraz, leku berezia izango dabe Gorrotxategiren txokolateak, Garrarteren garrapinatuak, Lorez Loreren eztia, Katealderen pateak edo Ziorregiko gaztaiak.
Beste gremio batzuk be izango dira, esaterako, zurgintzea (3), zeramikea (2), panpingintzea (1), jostailuak (3), euskal kirola (1), makramea (1), serigrafia (1), lanparak (1) eta lore sikuak (1).
- Babesle nagusia: Bizkaiko Foru Aldundia
- Babesleak: Durangoko Udala, Durangoko Turismoa, Deia, Gara, Onda Vasca eta Anboto.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!