90.000 persona baino gehiago Gernikako Azken Astelehenean
2024-10-29 08:34 azokakArabako Larrabe Gaztandegia izan da irabazlea.
Urriko Azken Asteleheneko Azokara, Euskal Herriko nekazaritza-azoka garrantzitsuenetako batera, 90.000 persona baino gehiago batu dira.
Eguraldia lagun, 241 postu izan ditu azokeak: 54 artisautzakoak, 36 gaztaia erakusteko, 20 saltoki ogi eta euskal pastela saltzeko eta 18 beste salgai batzuetarako.
Gaztearen enkantean, Gautegiz-Arteagako Kanala Beach jatetxeak 8.000 euro ordaindu ditu Arabako Larrabe gaztandegiko gazta irabazlearengaitik, enkanteko errekorra hausiz. Kopurua, Residencia Calzada zahar-etxera bideratuko da.
Lehiaketako irabazleei jagokenez: barazkietan, Goreko izan da irabazlea; frutetan, Urtza Sarrionaindia; lore eta landareetan, Ortuberri; txilar eztia, Garikoitz Llona; miflores eztia, Eugenio Elorra; txakolin zurian, Lamagarte upategia; eta gaztai lehiaketan, Larrebe Gaztandegia izan da irabazlea, Agiñaga (Araba); Ricardo Remiro nafarra, bigarrena eta hirugarrena, Aizpea Olaberria (Gipuzkoa).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!