Hernanikomik, euskerazko komikigintzearen erakustegi aparta

Bizkaie! 2024-11-06 13:32   azokak

Zemendiaren 15 eta 16an komiki postuak eta aurkezpenak izango dira Atsegindegin.

Euskerazko komikigintzearen erdigune bihurtuko da Hernani. Atsegindegin kokatuko da komiki azokea. Hirugarren edizino honetan inoiz baino komiki aurkezpen gehiago izango dira, baita bestelako ekintzak be.

Hernani euskerazko komikigintzearen erreferente bihurtu nahi dogu, adierazo dau Aitor Huizi Kultura zinegotziak. Euskal Herrian euskera hutseko komikigintzeari eskainitako azoka bakarra da Hernanikomik. Horregaitik, Euskal Herriko komikizale guztiak gonbidetan ditut Hernanira hurreratu eta Hernanikomik azokea bisitetako hurrengo astegoienean.

Hernaniko Udala, Hernaniko udal liburutegia eta komikigile sare bat ibili dira: Mikel Begoña, Dani Fano, Aritz Ibarra, Koro Muro, Ainara Azpiazu Axpi, Alai Zumendi, Gregorio Muro... Horreei guztiei be eskerrak emon nahi deutsegu, Hernanikomik aurrera atarateko egiten daben lanagaitik, nabarmendu dau Ainara Aiestaran Hernaniko liburuzainak.

Hamar komiki aurkezpen, horreetako sei nobedadeak

Ainara Azpiazu Axpi komikigile hernaniarrak zehaztu dauenez, komikiak be literaturea dira eta Hernanikomik euskerazko komikigintzeak behar dauen prestigioa eta komikigileon ikusgarritasuna bermatzeko plaza interesgarria da.

Udagoiena, euskerazko komikigintzan argitalpenetarako garai oparoa izaten da eta, esangura horretan, Hernanin izango diran hamar aurkezpenetatik sei labatik atara barriak dira.

Argitaletxe eta denda honeen postuak egongo dira azokan: Argia; Elkar; Gaueko komiki denda; Harriet; Herrima; Ikastolen Elkartea-Xabiroi eta Nabarralde. Azokearen ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da egun bietan.

Horrezaz gan, azoka eremuan Space Opera euskal komikietan erakusketea ikusteko aukerea izango da.

Asisko Urmenetak jasoko du Joseph Camino saria

Hernanikomiken biatan, euskerazko komikigintzearen alde egindako lana saritzeko Joseph Camino saria be banatzen da. Aurten, Asisko Urmeneta komikigile nafarrak jasoko dau, hilaren 16an (12:00).

Sari honegaz lotuta, zemendiaren 15etik 29ra, Biteri Kultur Etxean Asiskoren ibilbide profesionala erakusteko lanen erakusketea ikusteko aukerea izango da.

Egitaraua

Zemendiak 15, barikua:

11:00: Azokearen edegierea.
17:00: Kromiki lehiaketearen sari banaketea (Dobera Euskara Alkartea).

Komiki aurkezpenak:

17:30: Oneka, Iruñeako Erresumaren sorrera. Eneko Lizardi egilea eta Iñaki Otamendi moderatzailea.
18:00: Mo. Bernardo Atxaga eta Pello Varela egileak, eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
18:30: Argia iraungi zen tokia. Mikel Begoña egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
19:00: Mugako dragoiak. Gregorio Muro egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.

Zemendiak 16, zapatua:

11:00: Azokearen edegierea.
11:30: Komiki aurkezpena. Iris. Yurre Ugarte eta Julen Ribas egileak, eta Ainara Azpiazu Axpi moderatzailea.
12:00: Joseph Camino sari banaketea: Asisko Urmeneta.
12:30: Dzirt-dzart saioa, zuzenean marraztuz: Asisko Urmeneta eta Marrakatue.

Komiki aurkezpenak:

17:00: Abentura erraldoia. Adur Larrea eta Gorka Bereziartua egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
17:30: Botere handi batek. Iban Zaldua eta Julen Ribas egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
18:00: Egun bat Beti Berdin tabernan. Asier Iturralde Gaston egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
18:30: Ihes plana. Agustin Ferrer Casas egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
19:00: Ni, zu, gu. Tupust kolektiboko Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Ainara Azpiazu Axpi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu