Aurten sormen bekea nork irabazi dauen jakingo dogu

Bizkaie! 2021-12-07 08:27   azokak

Denda digitala 16:00etan zarratuko da.

Ez ahaztu gaur, hilak 7, goizeko 10:00etan jakingo dogula IV. Sormen Bekearen irabazlea nor dan.  Landako Guneko Areto Nagusian izango dira bekearen irabazlea, Gerediagako presidente Nerea Mujika, Durangoko alkate Ima Garrastatxu eta Azokako bekEaren epaimahakide Lorea Arakistain.

Azokearen azken aurreko egunean disko aurkezpenak (Willis Drummond, Onki Xin, Ekiñe...), literatur barriketaldiak (Lander Garro, Goizane Aizpurua, Mitxelko Uranga...), proiekzinoak (Erlauntza, Barraskiloentzat iganderik ez, Zurekin batera...) eta bestelakoak ugari izango dira.

Beste alde batetik, abenduaren 3an martxan jarritako denda digitala gaur, hilak 7, zarratuko da, 16:00etan. Azken orduak dira, beraz, online dendan erosketak egiteko; bertan eskuratu daitekez Landako Gunean salgai dagozan kultur nobedade guztiak, danak eskuragarri hemen.


Bien bitartean, Landako Guneak bor-bor jarraitzen dau, erreserbei jagokonez. Atzo danak agortu ziran eta gaurko, hilaren 7rako ez dago erreserbea egiterik eta 8rako, barriz, hirugarren txadarako (14:00etatik 15:30ak arte) baino ez dago lekua, oraingoz.

Disko aurkezpenei jagokenez be, hamar zuzenekotik bederatzitan emon daiteke izena, ze Willis Drummondena agortu egin da. Ganerakoak ondokoak dira: Ekiñe, Konpost, Esanezin, Vinilo Ridin, Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.

Ahotsenean, barriz, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea. Landakon eta Musika Eskolan sortzaile ugari batuko dira: Mitxelko Uranga, Goizane Aizpurua, Lander Garro, Joseba Tapia, Leire Ugadi, Maribel Aiertza... Irudienean, egunero bezela, hamaika proiekzino izango ditugu: Ibai Mielgoren Zurekin batera, Mireia Gabilondoren Erlauntza, Ainhoa Urgoitia eta Enrique Reyren Barraskiloentzat iganderik eta bestelakoak.

Szenatokian Galder Perezek idatzitako eta Olatz Gorrotxategik zuzendutako Lurrun minez antzezlana egongo da, sauna gay batean girotutako antzezlana. Saguganbaran, ostera, tailerrak, ipuin kontaketak eta liburu-aurkezpenak egongo dira, besteak beste, Lur Korta, Aitor Vinagret, eta Euskal Gorrak alkartearen Zeinu hizkuntza tailerra. Kabi@n, geruza digitalen azken saioa izango da: Noraino automatizatu daiteke sorkuntza?, 11:30ean Areto Nagusian.

Talaian, azkenik, hainbat aurkezpen egongo dira, besteak beste, Jirafa hizkuntza, komunikazio ez bortitza, Libe Goñiren Har 3 minutu, Sendabelarrek dakitena... Azokako gune guztietan ezinbestekoa izango da maskarea jantzita izatea, jente- pilaketak ebitau eta osasun-neurri guztiak betetea. Durangoko Azokeak dei egiten deutse bisitari guztiei arduraz jokatzeko Azokako espazio guztietan, baita Azokatik kanpo be, Durangoko herrigunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu