Bernardo Atxagak 'Enarak' liburua aurkeztuko dau

Bizkaie! 2025-12-06 13:46   Kulturea

Gaur, hilak 6, arratsaldeko 16:30ean, Ahotsenean.

Bernardo Atxagak Enarak liburua aurkeztuko dau Ahotsenean, Durangoko Azokearen barruan.

Enarak 

Nobelako narratzaileak Arroagoia inguruko mendiak poliberdeak dirala deutso. Estilo berean adierazota, bildur barik ziurtau daiteke irakurleak poliatseginez irakurriko dauela Enarak: suspensea topauko dau haren orrialdeetan, umorea, sakontasuna, lengoaiaren erabilera arina, ausardia. Urtain da nobelearen lehen personaia; pintore profesional bat, azkena. Enarak be hor dagoz, etenbako hegan segundoko hamar metro eginez.

Bestalde, azokea 20:00etan zarratu arren, Gazte Eztandak gauez be jarraituko dau, izan be, kontzertuak atondu ditue Plateruenan. Halanda ze, Naxker eta Mirua taldeek girotuko dabe gaua.

Horrezaz gan, gaur arratsaldeko ekitaldien artean ondoko honeek ikusteko aukerea izango da:

  • 16:00: Gazte laburmetraDA!: Bariazioak (Lur Olaizola Lizarralde), Barruko dardara (Maider Arruti), Egon ez zaren lekuetara itzultzeko (Hatortxu Rock, auzolanean). Irudienean.
  • 17:00: Lehen astinduak, lurraren altxamenduak. Eider Beobide. Katakrak. Talaian.
  • 18:00: Benetan zabiz?. EITB. Bideopodkasta, Madalenako Ermita.
  • 18:00: Mati eta Zugarramurdiko misterioa: saria ala ziria? Itxaso Martin eta Eider Eibar. Alai. Liburu aurkezpena, Saguganbaran.
  • 18:30: Espekulazioak. Arrate Egaña. Erein. Ahotsenean.
  • 19:10: Goizegi hiltzeko Ødei. Disko aurkezpena, Plateruenan.
  • 19:30: Txistua XXI. mendean. Silboberri Txistu Alkartea. Kontzertua. Jesuiten Arrupe Aretoan.

 Kontsulatu programazino osoa hemen.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu