'Lurraren arteak' Bilbon

Bizkaie! 2025-12-05 13:42   Kulturea

2025eko abenduaren 5etik 2026ko maiatzaren 3ra.



Lurraren arteak erakusketeak joan dan mendetik gaur egunera arteko lanak batzen ditu, eskulturea, instalazinoa, marrazketea eta performancea lako baliabideakaz sortuak, baita artxiboko material, arkitekturako maketa, eta diseinu eta artisautzako lan ugari be.

Naturea testuinguru dauen jarduera artistikoaren askotariko erreferenteak kontuan hartuta —Land Art, Povera artea eta Arte kontzeptual aktibista tartean— erakusketeak materialen hariari jarraitzen deutso —lurra, hostoak, adarrak, papelak eta ehunak, artxiboko dokumentuak— eta ezarritako mobimentu eta korronteen etiketak gaindituta konektetan ditu bertan ikusgai dituan artelanak

Erakusketeak oso bestelako kulturetatik datozen 40 artista baino gehiagoren lanak ditu ikusgai, besteak beste, ondokoenak: Giovanni Anselmo, Joseph Beuys, Heidi Bucher, Agustín Ibarrola, Richard Long, Ana Mendieta, Fina Miralles, Asier Mendizabal, Delcy Morelos, Mar de Dios, Frederick Ebenezer Okai, Gabriel Orozco, Asad Raza, Michelle Stuart, Meg Webster eta Héctor Zamora.

Erakustareto batzuk argiari, tenperatureari eta hezetasunari lotutako baldintza bereziak beteteko prestau dira, landareak eta espezie botanikoak hartu eta euren ondoizatea bermatu ahal izateko. Holan, aurkezten dan instalazinoetako batek tokiko espezie askotako 26 zuhaitz-landare batzen ditu eta horreek euskal lurraldean birlandatuko dira erakusketea amaitzean.

Erakusketa Iberdrolak babestua da eta oraingoan bere bildumako hiru artelan itxi ditu maileguan bertan ikusgai jarteko.

Komisarioa, barriz, Manuel Cirauqui da.

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da abenduaren 8an, astelehenean

Museooak salbuespen moduan ateak edegiko ditu jaiegun honeetarako bisitarien eskaereari aurre egiteko. 

Egun hauetan 10:00etatik 19:00retara Museora hurbiltzen diranek, Lurraren Arteak (babeslea: Iberdrola); Vieira da Silva: Espazioaren anatomiaGuggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (babeslea: BBK banku-fundazioa); In situ: Mark Leckey instalazioa, eta Sky Hopinka: Korderik gabe Film&Video aretoan ikusteko aukerea izango dabe. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu