Izaskun Ellakuriaga gogoan

Bizkaie! 2025-12-06 08:20   Kulturea

Arrakastaz zarratu dau Durangoko Azokeak haren lehen eguna.

Kamikaz Kolektiboa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kulturearen Jaialdi konbertiduta, arrakastaz zarratu dau Durangoko Azokeak haren lehen eguna. Euskal Herriko milaka ikasle batu dituan goizaren ostean, inaugurazino ekitaldiak Durangoko Azoka posible egiten daben persona guztien berotasuna batu dau San Agustin Kultur Gunean. Bertan, Gerediagako Alkarteko kideekaz batera, instituzino nagusietako ordezkariek eta Azokearen babesle eta lagunek 60 urteko ibilbidearen garrantzia aldarrikatu dabe familia giroan.

Ondoko honeek egin dabe berba: Mireia Elkoroiribe Durangoko Alkateak, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputadu Nagusiak. Hirurek nabarmendu dabe 60 urteetan zehar Durangoko Azokeak egindako lana eta Kulturearen Jaialdi konbertiduteko egindako apustu egokiak.

Ondoren, Gotzon Gomez Gerediaga Alkarteko presidenteak hartu dau berbea: 1965ean, euskal kulturearen aldeko su txiki baten bueltan batu ziran Andra Mariko eleizpean, Durangoko Azokearen lehen edizinoa atonduz. Su horren argitasuna lagun, ibilbide luzea egin dogu alkarregaz. Andra Maritik merkatu plazara, handik karpa erraldoietara, gero Landako Gunera, azkenean Durango osora heltzeko. Ibilbide horrek honaino ekarri gaitu, urteotan eutsi gaituan lurra sentiduteko, egindakoa miresteko. Eta, zelan ez, aurrera begiratzeko. Andra Mariko su hura bizirik dago oraindino.

Agizaiola hori bera oparitu deutso Gerediaga Alkarteak Izaskun Ellakuriagaren familiari Gerediaga Alkarteko kidearen lana eskertzeko egindako omenaldian. Holan, haren lagun, lankide eta familiko kideez ingurauta urteetan zehar Durangoko Azoka posible egiteko burututako lana nabarmendu gura izan dau Durangoko Azokeak: gaur ezin ditugu ahaztu bide honetan lanean ibili diran lagun guztiak, eta, batez be, persona bat autortu gura dogu: Izaskun Ellakuriaga Bustintza. Langileetan langile, energia handikoa, pasinoz betetako ekintzailea eta gertuko laguna. Hogei bat urtean, gure etxe diran Gerediaga eta Durangoko Azokearen zutabe. Uste dot Gerediaga Alkarteko lantaldearen izenean be banagoala asko botetan zaitugula faltan deutsodanean. Bihotzetik, eskerrik asko euskal kulturearen alde egindako ekarpenagaitik eta guri emon deuskuzun guztiagaitik.

Horrezaz gan, Gerediaga Alkartearen izenean, Gomezek haren aurretik presidente izandako Nerea Mujikari merezitako autortzea eskaini gura izan eutson eta txalo artean, alkartearen zuzendaritzan egindako lana nabarmendu eban. Ekitaldia zarratzeko, Kamikaz Kolektiboko Iraia Elias, Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Xanti Agirrezabala umorez betetako antzerki formako oparia egin deutse Durangoko Azokeari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu