Nazino barriak sortu eta zaharrei eutsi?

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-12-18 13:01

Nazinoak izentetako azkeneko letra biak erabilten dira: .es (Espainia), .fr (Frantzia), .uk (Erresuma Batua), .de (Alemania) edo .it (Italia). Hemen dago gaurko bitxikeria. Espainiako Senatuak ondokoa proposatu dau: sei hilebeteko epean, .cat amaierako helbideek (Catalunyako helbideek) nazino mailea izan daiela, .ct-ra aldatuz.

Politikariek batzutan (eta zorionez batzutan bakarrik!) badabe eragina Interneten. Normalean, holakoek ezajakintasun nabarmena erakusten dabe saio digital honen inguruko gauzetaz berba egiten dabenean, salbuespenak salbuespen, jakina). Politikaz badakiela emoten dau baina gero beste gai batzukaz nahasten diranean, amigo!, politiko profesionala izateak ez deutsie ezelako jakinduria berezirik emoten. Eta beste batzutan ezjakintasun hau norberaren errakuntzakaz batzen danean, egoera kuriosoak subertetan dira. Hara hemen horreetako bat.

Internet Sarean dagoan guztiak bere helbidea dauka (euskerazko atsotitz zaharrak dinoan legez, ‘izena dauen guztiak, izana dauka’). Mundu birtual honetan izana izateko helbide bat euki behar dogu. Izen horreek IP helbidea dakar zenbaki batzuk lerrokatuta. Gatxa danez holako helbideak gogoratzea, izenagaz ordezkatzen dira (berbarako, www.bizkaie.biz, edo www.wikipedia.org). Kontua da ze, azken letrek badabela esangurea: .org, .com edota .net erabilten dira parra-parra. Horrezaz gan, nazinoak izentetako azkeneko letra biak erabilten dira: .es (Espainia), .fr (Frantzia), .uk (Erresuma Batua), .de (Alemania) edo .it (Italia). Hemen dago gaurko bitxikeria. Espainiako Senatuak ondokoa proposatu dau: sei hilebeteko epean, .cat amaierako helbideek (Catalunyako helbideek) nazino mailea izan daiela. Eta egin dan botazinoan, Alderdi Popularrak baiezko botoa emon deutso proposamenari (politikoen gauzak, batek daki).

Ideia CiU alderdiak atara eban eta EAJ-ak baiezkoa emon eutsan. Alderantziz, Alderdi Popularra ezezkoaren alde agertu zan baina botazinoaren orduan ‘erratu’ egin ziran. CiU-ren proposamena zera zan, Catalunyak nazino mailea jasotea, hau da, .cat amaiera horretatik .ct amaierara pasetea.

Kontuan hartu, letra biko amaierak nazinoetarako erreserbauta dagozala, salbuespen batzukaz. Berbarako, estadu mailan .es dago Espainiarentzat, .ea Zeuta eta Melillarentzat eta .ic Kanarietarako. Baina nahiz eta orain Senatuan proposamenari baietza emon, barriro Kongresura bueltetan danean, ezezkoa jasoko dau (Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularra, biak lege honen kontra dagozalako). Edozelan be, leitekeana da bateren batek botoitxoa behar ez dan moduan sakatzea eta orduan gauzak barriro aldrebestu daitekez.

Gauzak holan dirala, nazino barriak sortzen badira Internet-en, zaharrak ez dira oraindino desagertzen. Hor dagoz kasu argi bi: Sobiet Batasuna eta Jugoslavia ohiaren kasuak. Lehenengoak, .su amaierea eukan (Soviet Union) baina gaur egun nazino hori ez da esistiduten. Hala eta guztiz be, bertako biztanle eta erakunde batzuk amaiera horregaz errejistretan ditue euren web guneak. Bestearen kasuan, ICANN erakundeak (Interneteko dominioak edo izenak kudeatzen diruanak) .yu amaierea desagertarazotearen alde eta bere ordez .rs (Serbiarentzako) eta .me (Montenegrorentzako) erabiltearen alde agertu da. Beste nazino batzuk desagertu dira honezkero, .cs (Txekoslobakia, gaur egun Txekia eta Eslobakia diranak) eta .zr (Zaire-ren kasua, herrialde honek bere izena aldatu ebalako eta orain Kongoko Errepublika Demokratikoa legez ezagutzen dogulako).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu